Modaes.es plataformak Espainiako Online Modari buruzko 3. Txostena aurkeztu du orain dela gutxi; txosten horretan argi geratu da sektorea gorabidean dela. 2017an, moda-salmenten % 5,9 online egin ziren, eta iaz % 7,4raino igo zen ehuneko hori.

Logistika eta eskaerak entregatzeko metodoak aztertzen baditugu, ikusiko dugu jasotzeko guneak hazten eta hazten ari direla. TIPSAk argitaratutako azterlan baten arabera, salmenta elektronikoak egiten dituzten saltokien % 31k aukera hori dauka bezeroei eskainitako aukeren artean.

Etorkizuna hemen da. Edo ia. Amazon aukera berri bat aztertzen ari da: produktu edo zerbitzu bat Internet bidez erostean, erabiltzaileari aukera ematea selfie baten bidez ordaintzeko, bere identitatea pasahitz bidez ziurtatu ordez.

Merkatuen etorkizuna nolakoa izango den iragartzea oso gauza korapilatsua da. Eta e-commerceaz hitz egiten badugu, are zailagoa da. Interneteko aurrerakaden abiadura zorabiagarria da eta, halere, edozein sektoretan edozein enpresak arrakasta izateko gakoetako bat joerei aurrea hartzean eta joerei erantzuten lehenak izatean datza.

Internet bidez erosi zuten Euskadiko kontsumitzaileen batez besteko gastua 2.396 euro izan zen iaz: aurreko urtekoa baino % 45 handiagoa, eta Espainiako estatuko batezbestekoa baino % 26 handiagoa, hain zuzen. Bestalde, bidaiak, elikagaiak eta prestakuntza dira online egiten den gastu handieneko arloak; izan ere, EAEko biztanleek prestakuntzan eta bidaietan egindako gastua estatuko batezbestekoa baino askoz ere handiagoa da.

Iaz, e-commercerako logistikaren merkatua 1.550 milioi euroko kopurura iritsi zen. Biltegiratzeko, garraiatzeko eta banatzeko zerbitzuak biltzen ditu merkatu horrek.