Espainiako moda-salmenten % 7 elektronikoki egiten dira jada

Espainiako moda-salmenten % 7 elektronikoki egiten dira jada
Modaes.es plataformak Espainiako Online Modari buruzko 3. Txostena aurkeztu du orain dela gutxi; txosten horretan argi geratu da sektorea gorabidean dela. 2017an, moda-salmenten % 5,9 online egin ziren, eta iaz % 7,4raino igo zen ehuneko hori.

Salmenta elektronikoek eremu horretan izan duten hazkundearen deskribapen osoagoa izate aldera, eta egoera testuinguruan jarriz, 2012ko datua ere nabarmendu dezakegu. Urte horretan, salmenten % 1,4 baino ez ziren egiten gailu elektronikoen bitartez.


Hiri-inguruneetako emakumeak

Txostenaren arabera, moda-artikuluen erosleen profil ohikoena hiri-inguruneetan bizi diren emakumeena da. Batez besteko adina 35-55 urte da.
Espainian moda online erosten dutenen batez besteko gastuari dagokionez, bakoitzak halako erosketetan 135,8 euro gastatzen du urtean. Datu hori 2018ko ekitaldikoa da, eta aditzera ematen du aurreko urtean baino 8 euro gehiago gastatu duela erosle bakoitzak horrelako erosketetan.

Azkenik, oso deigarria den datu bat eman behar da, agerian uzten baitu e-commercea gero eta eragin handiagoa izaten ari dela gizarte osoan. Gauza bat nabarmendu behar da aro digitalean jaiotako erosleei buruz. 2012an, moda-artikuluen Internet bidezko erosketen % 80 natibo digitalek egin zituzten. 2018an, ordea, erosketen % 48,7 baino ez zegokien natibo digitalei, modaes.es aldizkarian argitaratutako txostenaren arabera.

Iturria: marketingdirecto.com

Bizum e-commerce saltokietan erosteko erabili ahal...
Espainiako 10 saltokitik 3k jasotzeko guneak erabi...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/