Online erosketak selfie bidez ordaintzen utziko du Amazonek
Etorkizuna hemen da. Edo ia. Amazon aukera berri bat aztertzen ari da: produktu edo zerbitzu bat Internet bidez erostean, erabiltzaileari aukera ematea selfie baten bidez ordaintzeko, bere identitatea pasahitz bidez ziurtatu ordez.
Amazonek aditzera eman duenez, metodo hori seguruagoa da. Aurpegi bidez ezagutzeko sistemari esker, erosketa egiten ari den pertsona benetako bezeroa dela eta identitate-ordezterik gertatzen ari ez dela bermatuko litzateke. Logikoa den bezala, argazki bat ere lapurtu daiteke; horregatik, begiak kliskatzeko edo burua mugitzeko eskatuko dio sistemak erabiltzaileari, segurtasun-neurri gisa.
Teknologia hori ez da berria, Windows 10en jada txertatu zen saioa hasteko metodo gisa. Baina ordainketa-prozesu batean ziurtatzeko modu gisa erabiltzea oso urrats handia izango litzateke. Amazoneko arduradunen hitzetan, metodo hori erosoagoa izango litzateke erabiltzailearentzat, erosketa mugikorrarekin egitean prozesu hori intuitibo eta errazagoa izango baita pasahitz bat tekleatzea baino.
Edozelan ere, konpainiaren planetako bat baino ez da oraingoz, eta ez dute horretarako egunik ezarri.
Iturria: CNN
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/