Interneteko publizitate-kanpaina baten kostuak neurtzeko baliatzen diren metodoen siglak dira. CPA (Cost Per Action) ekintza bakoitzeko kostua da, eta ez da kobratzen iragarkian klik egite hutsagatik, baizik eta zerbait gehiago egiten denean: erosi, harpidetu, softwarea deskargatu, etab. CPC (Cost Per Click), berriz, klik bakoitzeko kostua da, iragarki batean klik egin ondoren web orri bateko bisita bakoitzeko ordaintzen dena. CPI (Cost Per Impression) inprimatze bakoitzeko kostua da, CPM (Cost Per Mille) deritzonaren antzekoa (iragarki baten mila inprimaketa bakoitzeko ordaintzean datza CPM sistema).