Espainiako 10 saltokitik 3k jasotzeko guneak erabiltzen dituzte

Espainiako 10 saltokitik 3k jasotzeko guneak erabiltzen dituzte

Logistika eta eskaerak entregatzeko metodoak aztertzen baditugu, ikusiko dugu jasotzeko guneak hazten eta hazten ari direla. TIPSAk argitaratutako azterlan baten arabera, salmenta elektronikoak egiten dituzten saltokien % 31k aukera hori dauka bezeroei eskainitako aukeren artean.

Kontrara, itzultzeko metodoen artean ez daude horren zabalduta. Kasu horretan, itzulketa etxetik egitea (% 69) eta garraio-enpresaren instalazioetan egitea (% 44) dira aukera ohikoenak.

Itzulketak jasotzeko gunean egiteko aukera % 21ek baino ez du eskaintzen. Esan behar da, edonola ere, % 90eko hazkundea izan duela aukera horrek 2018arekin alderatuta. Hortaz, lan egiteko moduan aldaketak eragingo dituen joera baten aurrean gaude.


Etorkizuneko eredu bat

Izatez, garrantzi handia hartuko du eredu horrek e commercearen etorkizunean. Alabaina, bitxia da ikustea merkatariek, galderei erantzutean, garrantzi txikiko eredu batez ari direla uste izatea. Iritzi hori dute TIPSAren galdetegiari erantzun ziotenen % 25ek.

Gaur-gaurkoz, online saltzeari ekin dioten saltoki gehienentzat produktua etxean entregatzea da banaketa-forma nagusia oraindik ere. Galdetegiari erantzun ziotenen % 70ek esan zuten aukera hori «oso garrantzitsua» zela beren negozioaren eguneroko jardunean.

Hala ere, TIPSAk adierazi du jasotzeko guneak nabarmen ari direla ugaritzen Espainian. Hortaz, pentsatzekoa da datozen urteotan ikuspegi hori ere aldatuko dela. Hain zuzen ere, «Espainian gehien hazten ari den» eredua da, TIPSAko zuzendari nagusi Antonio Fueyoren esanetan.

Horren gakoa jasotzeko guneen moldagarritasuna eta jasangarritasuna dira, «bai e commercearentzat bai erosleentzat».

Iturria: Europapress

Espainiako moda-salmenten % 7 elektronikoki egiten...
Online erosketak selfie bidez ordaintzen utziko du...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/