Espainolen % 39k eskaintza pertsonalizatuak jaso nahi dituzte
Azken eskaera hori bezeroen neurrira egindako esperientziak izango lirateke; hau da, denda fisikoko bertako zuzeneko tratuaren hurbiltasuna eta pertsonalizazioa lortzea eremu digitalean. Txostenak dioen moduan, ondorio nagusia zera da: txikizkako merkatariek «eroslea jarri behar dute interakzio bakoitzaren erdigunean».
Erosleak denda fisikoan bizi duen hurbileko esperientzia hori dela eta, gaur egun, bost erosletik bik nahiago dute establezimendu batean erosi, merkatu elektronikoan baino gehiago. Edonola ere, horrek esan nahi du bost erosletik hiruk e-commercea nahiago dutela, eta joera hori geldiezina dela sektorean.
Kokapena eta lehentasunak
Azterlanaren arabera, erosle espainolen % 20k baino gehiagok sare sozialak erabiltzen dituzte erosteko. Eta are informazio interesgarriagoa daukagu: ia % 40k eskaintza pertsonalizatuak jaso nahiko lituzkete, bere kokapena eta erregistratutako lehentasunak kontuan hartuta.
Adyenen txostenari buruzko azterlanean (marketing4ecommerce.net webgunean irakurgai) ikus daitekeen bezala, beste datu garrantzitsuetako bat da inkestari erantzun diotenen % 31k gehiago gastatuko luketela euren neurrira egindako informazioa eta eskaintzak bidaltzen dizkieten dendetan.
Erosle espainolen % 21ek diote maiz erabiltzen dituela sare sozialak erosteko, eta % 39k euren kokapenean eta lehentasunetan oinarritutako eskaintza pertsonalizatuak jaso nahiko lituzkete. Hain zuzen ere, inkestari erantzun diotenen % 31k uste dute gehiago gastatuko luketela neurrira egindako informazioa ematen dieten dendetan.
Inkestari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu (marketing4ecommerce.net webgunean).
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/