Lege oharra

Erabilera-baldintza hauek www.euscommerce.eus webgunearen erabilera arautzen dute. Webgunea hiru Eusko Ganberen jabetzakoa da –Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera– (aurrerantzean, Eusko Ganberak) eta hauek dira bere identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak:

  • Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofiziala zuzenbide publikoko korporazioa da. Helbidea: Dato kalea 38 (01005), Gasteiz, Araba; IFK: Q0173001I; telefono-zenbakia: 945 14 18 00; faxa: 945 14 31 56; eta helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
  • Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera zuzenbide publikoko korporazioa da. Helbidea: Errekalde zumarkalea 50 (48008), Bilbo, Bizkaia; IFK: Q4873001D; telefono-zenbakia: 94 4706500; eta helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
  • Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera (aurrerantzean, Gipuzkoako Ganbera) zuzenbide publikoko korporazioa da. Helbidea: Tolosa hiribidea 75 (20018), Donostia, Gipuzkoa; IFZ: Q2073001F; telefono-zenbakia: 943 000 300; eta helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Webgune honen helburua da merkataritza elektronikoari buruzko informazioa ematea Euscommerce programan parte hartzen duten enpresei. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatu eta Eusko Ganberek garatzen dute programa.

Webgunean nabigatzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta berekin dakar erabilera-baldintzak erabat eta erreserbarik gabe onartzea. Eusko Ganberek aukera izango dute etorkizunean baldintza horiek aldatzeko.

Erabiltzaileak era egokian erabili behar du webgunea, eta legeekin, fede onarekin, ordena publikoarekin, trafikoaren erabilerekin eta erabilera-baldintza hauekin bat etorriz. Erabiltzaileak Eusko Ganberen edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori urratzearen ondorioz kalte-galerak sortzen badira.

Jabetza intelektuala eta industriala.

Webgune honek, azalpen gisa eta ez inolako mugarik jartzeko helburuarekin, bere programazioa, edizioa, konpilazioa eta funtzionatzeko behar diren gainerako elementuak biltzen ditu; halaber, testuak, dokumentuak, irudiak, marrazkiak, irudikapen grafikoak, datu-baseak eta programa informatikoak, bai eta logotipoak, markak, izen komertzialak eta beste bereizgarri batzuk ere Eusko Ganberen jabetzakoak dira, eta, bestela, bere autoreen lizentzia edo baimena dute.

Alde batera utzita edukiak zein helburutara bideratuta zeuden, edukiok osoki edo partzialki erreproduzitu, erabili, ustiatu, banatu eta merkaturatzeko, Eusko Ganberen aldez aurreko baimen idatzia beharko da, beti. Eusko Ganberek aldez aurretik baimendu gabeko edozein erabilera jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen hauste larritzat hartuko da.

Webguneko erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute eskubide horiek errespetatzeko, eta, beraz, edukirik ez kopiatu, erreproduzitu, aldatu, banatu, transmititu, argitaratu, erakutsi eta irudikatzeko, Eusko Ganberek ez badute baimena eman, aldez aurretik, berariaz eta idatziz. Horrez gain, konpromisoa hartzen dute Eusko Ganberen, laguntzaileen, babesleen edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak urra ditzakeen jarduerarik ez egiteko.

Erantzukizuna eta bermeak.

Eusko Ganberek ezin dute bermatu webgunearen bitartez ematen diren zerbitzuen edo informazioaren fidagarritasuna, erabilgarritasuna edo egiazkotasuna.

Ondorioz, Eusko Ganberek ez dute honako hau bermatzen, ezta bere gain hartzen ere: (i) webguneko edukien jarraipena; (ii) eduki horietan edo produktuetan errorerik ez egotea; (iii) webgunean edo hornitzen duen zerbitzarian birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea; (iv) webgunearen zaurtezintasuna eta/edo hura babesteko hartzen diren segurtasun-neurrien menderaezintasuna; (v) webguneko edukien eta produktuen erabilgarritasun- edo errendimendu-falta; (vi) Eusko Ganberek webgune honetan ezartzen dituzten baldintza, arau eta jarraibideak hausteagatik nahiz segurtasun-sistemak urratzeagatik edonork bere buruari edo hirugarren bati eragiten dion kaltea.

Dena dela, Eusko Ganberek adierazi dute, beren aukeren eta teknologiaren egoeraren barruan, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta birusik nahiz bestelako osagai kaltegarririk ez egoteko eta erabiltzaileei ez transmititzeko neurri guztiak hartu dituztela.

Web-estekak.

Webgune honek estekak eta loturak ditu beste toki eta webgune batzuetara, nahiz eta Eusko Ganberak ezin diren bertako edukien kalitatearen, zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule izan. Hortaz, ez dute bere gain hartzen aipatutako webgune horietan eskuragarri dagoen informazioan oinarrituta hartutako erabakien ondorioz gertatutako galera zuzenik nahiz zeharkakorik. Hala, Eusko Ganberak ez dira webgune honetatik kanpo estekatzen dituen webguneen erabilgarritasunaren eta edukiaren erantzule, ez eta esteka horiek daramaten webguneetara konektatzearen ondorioz nahiz edozein eduki, produktu edo zerbitzu erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen kalte edo galeren erantzule ere.

Datu pertsonalen babesa.

Webgune honetako Pribatutasun Politikaren atalean, Eusko Ganberek datuak nola tratatzen dituzten kontsultatu ahalko duzu.

Zerbitzu-etenaldia.

Eusko Ganberek ez dute bermatzen webgune honek etengabe edo akatsik gabe funtzionatuko duenik, eta beretzat gordetzen dute, aldez aurretik jakinarazi behar gabe, bere orrialdeetara eta edukietara sartzeko aukera aldi baterako eteteko eskubidea, hala nola mantentze-lanak, konponketak, eguneraketak edo hobekuntzak egin behar badira. Hala ere, etete horiek ekiditen, eta, behar izanez gero, ahalik eta lasterren konpontzen edo eguneratzen ahaleginduko dira.

Agintariekin elkarlanean aritzea.

Legezko arrazoiak medio, Eusko Ganberek eskatutako informazio guztia eman ahal eta eman behar izango diete agintari eskudunei, Espainiako legeen arabera. Hori horrela, eta Justiziarekin elkarlanean aritzeko, Eusko Ganberek aukera izango dute erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratzeko eta, ondoren, agintariei jakinarazteko. IP helbideaz gain, konexioaren ordu zehatza, erabiltzaile-izena eta pasahitza ere jakinarazi ahalko dizkiete.