"Retail arbitrage": Produktuak eskuratzeko beste eredu bat
Artikulu interesgarri bat aurkitu dugu oleoshop.com webgunean, poliki-poliki gero eta ezagunago egingo den kontzeptu horren inguruan. Edonola ere, egia da gaur-gaurkoz zuetako askok ez duzuela haren berri izango.
Online saltzeko negozio bat abiaraztean, garrantzitsua da zer horniketa-eredu erabiliko dugun hautatzea. Hornitzaile bati erosiko dizkiogu produktuak edo guk geuk ekoitziko ditugu? Lehen kasuan, oro har, ekoizleei erosten zaie zuzenean edo, bestela, handizkariei. Beharbada, askok pentsatuko duzue horiek direla eskura ditugun bi aukera bakarrak, baina bada hirugarren bat ere.
«Retail arbitrage» delakoa gero salduko ditugun produktuak txikizkariei erostean datza. Lehen kolpean, teknika bitxia dirudi, kontuan izanik negozioaren funtsezko alderdietako bat dela erosketa-prezioa nahikoa baxua izatea, gero salmentarekin mozkinak lortu ahal izateko.
Eredu honen abantailak
Horniketa-eredu hau ez da errentagarriena, seguruenik, oleoshop.com webguneko artikuluan bertan onartzen den moduan baina baditu beste abantaila batzuk eta horien ondorioz, zenbaitetan, kontuan izan beharreko aukera bat da.
«Retail arbitragea oso zabaldurik dago negoziorako marketplaceak erabiltzen dituztenen artean. Ez dute ia egiturarik behar, biltegi txiki batez gain eta, horrela, nahiko erraza da nolabaiteko eskaria duten produktuak aurkitzea eta plataforma horien bidez saltzea», oleoshop.com guneko artikuluan azaltzen denez.
Jatorrizko artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/