Zer sektore haziko dira gehien, datozen urteetan, e-commerceren esparruan?
Merkatuen etorkizuna nolakoa izango den iragartzea oso gauza korapilatsua da. Eta e-commerceaz hitz egiten badugu, are zailagoa da. Interneteko aurrerakaden abiadura zorabiagarria da eta, halere, edozein sektoretan edozein enpresak arrakasta izateko gakoetako bat joerei aurrea hartzean eta joerei erantzuten lehenak izatean datza.
Interes gehien pizten duten puntuetako bat, bereziki, oraindik online salmentarako urratsa egin ez duten merkatari edo enpresen artean, zera da, jakitea zer sektorek izango duten arrakasta eta garapen handiena, datozen urteetan, merkataritza elektronikoaren esparruan.
Izan ere, eMarketer-en txostena biltzen duen PuroMarketing webgune espezializatuaren arabera (puromarketing.com), automobilgintzako, zaintza pertsonaleko eta elikagaigintzako produktuek izango dute, beharbada, boom bat hemendik aurrera online salmentan.
Egia esan, produktu horiek apur bat atzean geratu dira sektore horretan, e-commercea gero eta zabalagoa bada ere. Horrenbestez, hazteko marjina handia geratzen zaie oraindik.
Online supermerkatua
Hiru profil horien barnean, aldaketa handiak espero zaizkion adibide argiena elikagaigintza da agian. Janaria eta edaria erostea beti egon da oso lotuta «supermerkatu» kontzeptuarekin. Baina biztanleriaren sektore gazteenek gero eta beldur gutxiago diote janaria eta edaria Internet bidez erosteari, eta adituek espero dute 2019an eta 2020an joera horrek gora egitea.
Izan ere, «online supermerkatu» kontzeptua jada txertatu dute konpainia batzuek, hala nola Amazon-ek. Eta amaitzeko, joera hori jada abiarazi dela –eta beraz, etorkizuneko kontua ez dela– agerian uzten duen datu bat eman nahi dugu: Walmart-ek, Estatu Batuetako supermerkatuen erraldoietako batek, jakitera eman du 2018an enpresaren online salmentak % 40 hazi zirela.
Iturria: puromarketing.com
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/