Retail sektorearen eraldaketa digitalean hobetu beharreko alderdiak

Retail sektorearen eraldaketa digitalean hobetu beharreko alderdiak
Aurrerapen teknologikoei esker, gaur egun retail sektoreko bezeroek azkar eta erraz aurki dezakete bilatzen dutena. Izatez, kontsumitzaileen % 60k espero dute enpresek «berehala erantzutea informazioa eskatzen dietenean», baina erdiek baino gutxiagok uste dute gaur-gaurkoz hori lortzen denik. Horrela, bada, bezeroen espektatiba horiek betetzea izan behar da saltokien funtsezko helburuetako bat.

Thinkwithgoogle.com webgunean jasotako Googleren artikulu baten arabera, «erosi» eta «nigandik gertu» kontzeptuak uztartzen dituzten gailu mugikorretako bilaketak seikoiztu egin dira azken bi urteotan. Balizko kontsumitzaileen ekintza horiek eta beste batzuk informazio-tresna zinez baliagarria izan daitezke e-commerce sektoreko saltokietarako. Zalantzarik gabe, bezeroa eta haren beharrak hobeto ezagutzeko modu bat da. Artikuluan bertan esaten den moduan, «datu hauekin, marketineko profesionalek aurreikus dezakete noiz eta non izango diren lagungarriagoak erabiltzaileentzat».

Alabaina, eta beti artikuluan jasotako datuen arabera, marka eta saltokien % 2k baino ez du arrakastaz baliatzen datu horietan oinarritutako marketinaren potentziala.


Akatsak

Googlek eta Practicology 5ek elkarrekin eginiko azterlan batek dioenez, e-commerce sektoreko saltokiek oinarri-oinarrizko akatsak egiten dituzten eta horrek haien eraginkortasuna txikitzen du. Emandako datuen artean, aipatzen da «mundu osoko internet-erabiltzaileen % 75ek Google Maps eta bestelako nabigazio-sistemak erabili dituela» non erosi erabakitzeko. Horrek argi uzten du ezinbestekoa dela erabiltzaileentzako tresna horietan presente egotea. Ohiko beste akats bat da gailuen arteko sinkronizazio falta. Espainiako erabiltzaileen ia % 90ek gailu bat baino gehiago erabiltzen du sarera konektatzeko. Hortaz, oso arriskutsua gure webguneak gailuaren arabera desberdin ikusaraztea eskaintzen duguna.

Googlek artikulu horretan eskainitako datu eta aholku gehiagoren berri izan nahi baduzu, thinkwithgoogle.com webgunean duzu irakurgai.

"Retail arbitrage": Produktuak eskuratzeko beste e...
Teknologia eta arropa, Black Fridayko protagonista...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/