Euskal erosleen % 73k beren online erosketen enbalajea gutxituko lukete

Euskal erosleen % 73k beren online erosketen enbalajea gutxituko lukete

El Diario Vasco egunkariak argitaratu du, Ihoberen txosten baten arabera, online denden euskal erabiltzaileen % 73 erosketen enbalajea ahalik eta gehien gutxitzearen alde egongo liratekeela. Txosten horretan adierazten da datu horren jatorria: elkarrizketatutako 10 erosletik 7k espresuki adierazi dute ingurumenak arduratzen dituela.

Gero eta online erosketa gehiago egiten dira, eta, hori dela eta, aztertu eta zuzendu beharreko arazo bilakatzen hasi dira salgaiak bidaltzeko erabiltzen diren enbalajeen hondakinak.

El Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikuluaren arabera, EAEko herritarren % 40k gutxienez erosketa bat egin zuten Internet bidez irailean. Datu horri beste alderdi bat gehitu behar zaio; izan ere, Ihoberen txostenaren arabera, online erosketa baten CO2 aztarna ohiko saltokietan egiten den erosketa batenaren bikoitza da. Hori kontuan hartuta, erraz uler dezakegu arazo horren aurrean kontzientziazio eraginkor batek duen garrantzia.


Aholkuak

Txostenean, egungo egoera aztertzeaz gain, zenbait aholku ematen dira. Adibidez, merkataritza elektronikoko transakzio bakoitzean erositako batez besteko produktu kopurua bikoiztu, eta bidalketa bat baino gehiago egin beharra saihestea; izan ere, horrela, enpresek % 35 txikitu ditzakete produktu bakoitzari dagozkion batez besteko emisioak.

Aholku gehiago eta txosten horretan bildutako datu gehiago jakin nahi izanez gero, diariovasco.com webgunean artikulu osoa irakurtzea gomendatzen dugu.

Teknologia eta arropa, Black Fridayko protagonista...
Hamar enpresatik seik digitalki eraldatzeko plan b...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/