Espainiako e-commercea hazten ari da, baina motelago
Marketing4ecommerce.net webgunearen arabera, 2019ko lehen hiruhilekoan hazi egin da Espainiako e-commercearen fakturazioa. Dena dela, hazkunde-tasa % 23tik jaitsi da lehen aldiz 2016az geroztik. Datuok adierazten dutenez –CNMCData atariaren txosten batetik hartuta daude–, Espainiako e-commercean sarrera gehien dituztenak operadore turistikoak eta bidaia-agentziak dira; hain zuzen ere, "fakturazio osoaren % 15 hartzen dute".
Horien atzetik, hauek daude: aireko garraioa, arropa-salmenta, hotelak eta ostatuak oro har, eta ausazko jokoak.
Transakzioen kopuruari dagokionez, 200 milioi baino gehiago erregistratu dira hiruhilekoan; beraz, % 29 egin dute gora.
Espainiako webguneak
Bada kontuan hartzeko bestelako daturik: erosleak nahiago du produktuak Espainiako saltoki elektronikoetan erosi. Izan ere, lehen hiruhilekoan erregistratutako sarreren % 52 Espainiako e-commerceetarako izan dira. Aldiz, % 47,9 atzerriko webguneetan egindako erosketak izango lirateke.
Ildo horretatik, artikuluaren arabera, "Espainiako e-commercearen sarrerak, Espainiako webguneenak, % 12,9 areagotu dira urtetik urtera, 3.540 milioi eurora iritsi arte". Erabat Espainian egindako eragiketetan, fakturazio handiena izan duen sektorea turismoarena izan da beste behin, % 25,9rekin. Nolanahi ere, kasu honetan, nabarmentzekoa da ere arte-, kirol- eta aisia-ikuskizunen presentzia, % 6,7rekin.
Iturria: marketing4ecommerce
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/