Teknologia eta arropa, Black Fridayko protagonistak

Teknologia eta arropa, Black Fridayko protagonistak
Tradizioa da jada. Azaroko azken ostiralean Black Fridaya ospatzen dugu, Espainian arrakasta handiz errotu den egun bat, deskontu bereziz beterikoa. Aurtengo aurreikuspenak argitaratu dituzte observatorioecommerce.com webguneko artikulu batean eta, horien arabera, espainiarren % 74k produkturen bat erosiko du. Kantitate esanguratsua da, zalantzarik gabe.

Aurreko urteetan bezalaxe, teknologia eta arropa izango dira gehien salduko diren produktuak, kalkuluen arabera erosle bakoitzak batez beste 332 euro gastatuko dituen egun batean.


Erosleen adina

Aipatutako datuak Milanunciosek eginiko azterlan batenak dira (Black Friday Report 2019). Analisi horrek datu ugari eskaintzen ditu, hala nola emaitzak balizko erosleen adinaren arabera antolatuta.

Ildo horretan, eta datu horiek aztertu aurretik pentsa genezakeenaren kontrara, 40 urtetik gorakoek egingo dute gasturik handiena Black Friday egunean, 370 euroko batez besteko gastua eginda. Batezbesteko hori millenial eta Z belaunaldietako kideek egingo dutena baino handiagoa da argi eta garbi, azterlanak 300 euroren bueltako gastua aurreikusten baitie adin-talde horiei.


Iturria: observatorioecommerce.com

Retail sektorearen eraldaketa digitalean hobetu be...
Euskal erosleen % 73k beren online erosketen enbal...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/