Hamar enpresatik seik digitalki eraldatzeko plan bat daukate
Eraldatze digitala askotariko enpresentzat gero eta garrantzi handiagoko faktore bat da, Incipyren Espainiako enpresen heldutasun digitalaren indizeari buruzko hirugarren azterlanaren arabera.
Ecommerce-news.es webgunearen arabera, kontsultatutako enpresen % 7k soilik ez dute egun eraldatze digitalari bideratutako aurrekontu-partidarik. Gainera, arlo horretako planik ez daukaten konpainien portzentajea % 41eraino gutxitu da. Joera positiboa izan arren, portzentajea esanguratsua da oraindik; beraz, prestakuntza- eta hazkunde-bide luzea daukagu aurretik.
Eskaintza pertsonalizatuak
Azpimarratzekoa da, era berean, eraldatzeko prozesua abiarazi duten enpresen % 39k ere eskaintzak bezeroen gustuetara egokitzen dituztela.
Gainera, % 49k "bezeroentzako irtenbide berriak" sortzen dituzte; esaterako, aplikazioak, txatbotak eta urrutiko arreta.
Joana Sánchez Incipyko presidentearen hitzetan, eraldatze digitala egiteko dago sektore askotan, baina "hiru urtean lehen aldiz maila gainditzetik oso gertu gaude".
Azterlanari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu (ecommerce-news.es).
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/