Online dendek 1.550 milioi euro sortu zituzten logistikan 2018an

Online dendek 1.550 milioi euro sortu zituzten logistikan 2018an

Iaz, e-commercerako logistikaren merkatua 1.550 milioi euroko kopurura iritsi zen. Biltegiratzeko, garraiatzeko eta banatzeko zerbitzuak biltzen ditu merkatu horrek.

Datu horiek C de Comunicación webgunean bildu dira (cdecomunicacion.es), Informa-ren Observatorio Sectorial DBK erakundeak egindako azterlan bati jarraikiz; horren arabera, merkataritza elektronikoaren sektoreak hazten jarraituko du, aurreko urteetan bezala. 2018an, esaterako, 38.000 milioi euroko negozio-bolumena izatera iritsi zen.

Gero eta bezero gehiago merkataritza tradizionaletik e-commercera igarotzen ari direlako gertatu da hori. Dinamika hori eragin positiboa izaten ari da logistikaren sektoreari buruzko azken zifretan.


Datorren biurtekoa

Aurreikusita dago e-commercerekin lotutako logistikaren sektorean lorturiko mozkinek gora egiten jarraituko dutela datorren biurtekoan. Halaber, txostenak seinalatzen du entrega ultrabizkorreko zerbitzuek eta entrega-puntuetarako sareen edo leihatila automatikoen instalazioak gero eta protagonismo handiagoa izango dutela epe laburrean.

Eskaria dela-eta, gero eta konpainia gehiago ari dira agertzen sektore horretan. Edonola ere, interesgarria da egiaztatzea lehenengo operadore logistikoek % 43ko merkatu-kuota hartu zutela 2018an.

Iturria: cdecomunicacion.es

2018an online erosi zuten EAEko biztanleen batez b...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/