Packagingaren helburua produktua babestea da. Gainera, funtsezkoa da, bezeroak produktua etxera iristean ikusiko duen lehen gauza delako. Gaur egun, gero eta apustu handiagoa egiten da paperezko kutxa eta poltsa pertsonalizatuen alde, zerbait komunikatzeko, mezu bat helarazteko eta harreman bat hasteko gai direnak. Baina ba al dakigu zein den onena hori lortzeko?
Eus-COMMERCEko post honetan packaging on bat lortzeko oinarrizko tips batzuei buruz hitz egingo dugu. Segi irakurtzen gehiago jakiteko!
Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Gaur egun iraunkorgarritasun hitza oso presente dago gure bizitzako alderdi guztietan. Iraunkorra izatea helburu garrantzitsua da ingurumenarekiko erantzukizuna haien estrategian oinarrizko helburu bezala daukaten enpresentzat. Hauen barruan online negozioak aurki ditzakegu. Noizbait galdetu diozu zure buruari nola izan ahal den online negozio bat iraunkorgarria?
eus-COMMERCE-n jarraitu beharreko pausuak ematen dizkizugu e-commerce iraunkorgarriago bat lortzeko eta desberdintasuna ezartzen lagunduko dizun transizioa hasteko. Garrantzitsuena prozesu gehienak optimizatzea da, dirua aurrezten lagunduko bait dizu, marketing eraginkorragoa lortzeaz gain.
Garrantzitsua da zure denda online-aren zein puntu aldatu nahi duzun aztertzea, edota zer ezarri nahi duzun dendan neurri egokienak hartzeko.
Newsletterra zure publikoarekiko engagement-a lortzen laguntzen duen marketing estrategia bat da. Irakurlearekin lotura sortzea du helburu, markaren pertzepzio ona izan dezan. Gaur egungo enpresa askok, marketin digitalean adituak direnek ere, ez dute ikusten newsletterra bidaltzearen garrantzia.
Eus-COMMERCEren post honetan azalduko dizugu zertan datzan newsletter bat zertan datza azalduko dizugu Baita zer onura ekar diezazkiokeen zure online negozioari. Segi irakurtzen gehiago jakiteko!
Azkeneko 10 urteetan Instagram etengabe hazi den sare soziala da.
Ez du balio profil pribatu edo pertsonalentzat bakarrik, marketing tresna oso boteretsua da markentzat. Publikoarekin modu efektibo eta organikoan elkarri eragitea ahalbidetzen du.
eus-COMMERCE-tik langundu nahi zaitugu sare sozial hau menperatzen, eta horretarako zerrenda hau prestatu dugu zure argitalpenen bitartez besteengandik desberdintzea ahalbidetzen lagunduko dizuten aplikazioekin. Arrakasta handiagoa izango duzu eta zure "feed"-a jarraitu beharreko eredua izango da. Instagrameko aplikazio hauek zure publikazioen kalitatea hobetzen eta denbora aurrezten lagunduko dizute. Hauekin argazkiak editatu eta sare soziala modu praktikoan kudeatu ahal izango duzu. Gainera, argazki collage-ak edo grafikoak sortzen lagunduko dizu. Aldi berean, estilo propioan bideoak grabatzen, editatzen eta diseinatzen ikasiko duzu.
Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
- Email marketina
- Mailchimp
-
- Tutorial
-
- Bideo
Interneten bilakaeraren ondorioz, erabiltzaileen iritziek eta pertzepzioek garrantzi eta eragin handia hartu dute merkataritza elektronikoan. Seguruenik, denok utzi dugu iruzkin bat produktu edo zerbitzuren bat ebaluatzen, modu positibo edo negatiboan.
Aipamenek eragin handia dute bezeroaren erosteko erabakian. Ez duzu inoiz artikulu bat erosi edo erosteari utzi erreseina baten eraginez?
Eus-COMMERCEren post honetan, erreseinei buruz jakin behar duzun guztia eta zure webgunean nola jarri behar duzun martxan ikusiko dugu.
Zer da berrikuspen edo review bat?
Lehenik eta behin, argi izan behar duzu zertaz ari garen berrikuspenez ari garenean. Iruzkin positiboa, negatiboa edo neutrala da, bezeroak ecommerce baten produktu edo zerbitzuren bati buruz online uzten duena. Formatu desberdinetakoak izan daitezke, idatzizkoak, bideo laburrak edo audioak, edo, agian, ezagunenak, puntuazio formako aipamenak.
Covid-19-a dela eta, telelana gero eta arruntagoa bilakatu da, eta honekin batera internet bidez erostea. Aecoc Shopperview-k kontsumo joerei buruz egindako azkeneko estudioak ez du hau baino konfirmatzerik egiten. Izan ere, etxetik lan egiten duten pertsonen %39-ek modu honetan egindako erosketen maiztasuna handiagotu dute, portzentai oso altua gehiengoaren %24-arekin konparatuta. eus-COMMERCE-n mundu digitaleko azkenengo joerei buruz eguneratuta mantentzen zaitugu.
Mikroenpresen langileen kasua berezia da, 5-etik 1-ek bakarrik onartu baitzuen telelana 2020-ko lehen hiruilabetean. Janari, farmazia, altzairu edo kirol arloetako erosketak dira estatu mailan demandatuenak. Baina, Geotelecom agentziak dioenez, telelanak elektronika arloko salerosketak %138,5 areagotu ditu.
Aurreikusi zen bezala, konfinamenduak ondorio zuzenak izan ditu e-commerce-aren etorkizunean estatu mailan, kontsumitzailea ohituta baitzegoen denda fisikoetan erostera, bapatean erosketa onlinetara pasatzera behartuta egon aurretik. Alarma-egoera ezarri baino lehen, e-commerce-ak beherazko joera azaltzen zuen, baina gaur egun izugarri arrakastatsua bihurtu da, erabiltzaileen artean fideltasun handia erakutsiz. Inkestatuen %92-ak internet bidez erosteko orduan gogobetetze erdi edo altuko esperientzia izan duela komentatzen du.
Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
-
- Tutorial
-
- Bideo
Online denda bat daukazu eta Instagramen zure produktuak etiketatu nahi dituzu?
Funtzio honen bitartez, plataforma honek erabiltzaileei botoi bat sakatzea ahalbidetzen die, produktu baten ezaugarri guztiak azaltzen dituen orrialde batera eramanez. Gainera, aplikaziotik zuzenean erosteko aukera ere ematen die. Produktuak etiketatzeak produktuan salerosketa errazten du, oso garrantzitsua bihurtuz denda onlinentzat.
eus-COMMERCE-ko albiste honetan pausuz pausu azaltzen dizugu nola sortu zure denda Instagram Shopping-en eta nola etiketatu zure katalogoko artikuluak.
Baliabide iragazkiak
-
- Bloga
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
QR kodea partida irabaztea lagunduko dizun tresna da. Nahiz eta gero eta ospetsuagoa bihurtzen ari den, oraindik faktore bereizlea da.
Enpresak haien bezeroekin konektatuta egoteko erabilgarriak dira, baina badituzte beste funtzio oso interesgarri batzuk ere.
QR kodeak non jarri behar diren galdetuko diozu zeure buruari, eraginkorrak izateko. Zure sustapen-materialean jar ditzakezu: posterrak, publizitate-hesiak, mahaiak, iragarki inprimatuak, metro-geltokiak eta askoz gehiago. Bezeroarentzat oso erraza da, ez baita aplikaziorik behar kodeak irakurtzeko. Zure mugikorraren kamerarekin QRa eskaneatu eta hotel edo taberna bateko wifira iritsi daiteke. Halaber, informazioa eman diezaiokezu bezeroari testu, bisita-txartel edo online bideoen bidez.
Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Twitterrek online denden aldeko apustua egin du Twitter Shopsen etorrerarekin
Sare sozialen arteko gerra are indartsuagoa da egunetik egunera, baita online erosteko plataformen eta marka handien artean ere. Twitterrek badaki eta orain bere Twitter Shopsekin erosteko aukera proposatzen du.
eus-COMMERCEn funtzio berri honek nola funtzionatzen duen azalduko dizugu, zure dendan martxan jarri ahal izan dezazun.
Baliabide iragazkiak
-
- Bloga
- Canva
- e-commerce
-
- Tutorial
-
- Bideo
Gaur egun denbora asko ematen dugu gure telefono mugikor eta ordenagailuekin, bai aisialdiagatik, bai lanagatik. Merkataritza elektronikoa esponentzialki hazi da azken urteotan, hainbat enpresa merkatu berrietara eta bezero mota ezberdinetara iristea ahalbidetuz.
eus-COMMERCE-n uste dugu garrantzitsua izango litzatekeela negozio orok ulertzea zein garrantzitsua den elkarrizketa-marketina zure estrategia digitalean.
Argi dago jendeak gustuko duela denda fisikoek eskaintzen duten ukitu pertsonala. Saltzaileen laguntzari, iradokizunei eta gertutasunari esker, bisitariak bezero bihurtzen dira. Baina e-commerce-ak batekoa du mahukaren azpian; live txatak.
Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Plataforma digitalek beste sare sozial batzuetako berrikuntza arrakastatsuak errepikatu ohi dituzte. Hau TikTok sarearekin ere gertatu zen, 2019 eta 2020 izugarri hazi baizen. Hazkunde honen ondoren Instagram, Facebook eta YouTube bezala bideo laburren formatuan eduki zuten.
Gauzak aldatu egin dira, eta orain TikTok da Storien joera inplementatu duena bere plataforman, Snapchat-ek 2013an sartuak. eus-COMMERCE-n bideo laburren aplikazioaren funtzio berriari buruzko guztia kontatzen dizugu.
TikTok-eko Storie-ak hedatzen hasi dira. Asiako aplikazioaren erabiltzaile batzuk, beta fasean, funtzio hori aktibatuta dute dagoeneko.
COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz ezarritako konfinamendua dela eta, enpresak eta erosleak eraldatu egin dira. Aldaketa nabarmenetako bat izan da online erosten hasi diren erabiltzaileen kopuruak gora egin duela nabarmen, eta, ondorioz, e-commercek kontsumitzaileen beharrak asetzeko ateak zabaldu dituztela. Online erosketen etorkizuna pixka bat gehiago ezagutzeko, Adobek fenomeno hori eta etorkizunean izango duen proiekzioa aztertzen duen ikerketa bat aurkeztu du.
E-commerce batean erosten diren produktuak itzultzeko tasa % 30era irits daiteke, kontsumo handiko garaian, ehunekoa % 60raino igoz. Argi dago gero eta ohikoagoa dela merkataritza elektronikoko dendetan erosten ditugun produktuak itzultzea, eta dendak egoitza fisikorik ez badu, itzulketaren kudeaketa pixka bat zailagoa izan daiteke.
Egia esan, enpresa askok arazoak izaten dituzte itzulketak kudeatzeko orduan, baina ezinbestekoa da alderdi horretan arreta berezia jartzea, erabiltzaile-esperientziaren zati garrantzitsua baita. Eus-COMMERCEn zenbait aholku partekatzen dizkizuegu e-commerce bidezko itzulketa-prozesua modu eraginkorrean kudeatzeko.

