Newsletter: Zer da eta zer abantaila ditu?
Newsletterra zure publikoarekiko engagement-a lortzen laguntzen duen marketing estrategia bat da. Irakurlearekin lotura sortzea du helburu, markaren pertzepzio ona izan dezan. Gaur egungo enpresa askok, marketin digitalean adituak direnek ere, ez dute ikusten newsletterra bidaltzearen garrantzia.
Eus-COMMERCEren post honetan azalduko dizugu zertan datzan newsletter bat zertan datza azalduko dizugu Baita zer onura ekar diezazkiokeen zure online negozioari. Segi irakurtzen gehiago jakiteko!
Zer da newsletter bat?
Enpresek posta elektronikoaren bidez bidaltzen duten publikazioa da. Aldizka beren datu-basean harpidetuta dauden erabiltzaileei zuzentzen da. Eduki dezakeen informazio-mota honako hau da: albisteak, artikuluak, sektorearekin lotutako bezeroarentzako eduki interesgarria, markaren blogeko sarrerak, eskaintzak eta beherapenak.
Marketin digitalaren estrategietatik, eraginkorrenetakoa da. Enpresa asko horretaz jabetzen hasiak dira, horregatik gero eta gehiago dira horrelako edukiak egiten dituztenak.
Oso garrantzitusa da newslettera jasotzen dutenek, beren datuak basbestuta daudela sentitzea. Bereziki, jasotako informazioan markarantsitako balio gisa hartzea eta ez molestatzea.
Zeintzuk dira newletterraren abantailak?
Salmenta-kanal eraginkorra
Newsletterraren bidez hainbat estrategia egin ditzakezu, zure salmentak neurri handi batean handitzeko lagunduko dizutenak. Produktu/zerbitzu berriei buruzko informazioa sartuta edo ekitaldi bati buruzko ikusmina piztuta, ikusleen interesa piztu daiteke. Newsletter bidez opari-kupoiak edo pizgarriak lortzeko aukera oso erakargarria izan daiteke zure bezero potentzialentzat.
Ez du inbertsio handirik suposatzen
Kanpaina horiek ekonomikoak izan daitezen, aldian-aldian egin behar dira. Mailchimp bezalako tresnekin 75.000 e-mail bidal daitezke eta 15.000 harpidedun izan.
Harreman iraunkorrak sortzen laguntzen du
Harpidedunak edukia interesgarria ikusten badu, kalitatezko harremana ezarriko du zure enpresarekin. Beraz, epe luzera bezero leial bihurtzeko aukera dago. Horretarako, gogoratu garrantzitsua dela newsletterra erregulartasunez bidaltzea, egunero, astero edo hilero.
Web-ean eta sare sozialetan trafikoa sortzen du
Horrelako edukiak sortzea erabakitzen baduzu, funtsezkoa da zure webgunera eta sare sozialetara lotzea. Era honetan, erabiltzailea haietan nabigatzera eta zure markaren komunitatearen parte izatera animatuko duzu. Bai newsletterrean harpidetuz edota sare sozialak jarraituz.
Segmentaziorako erabilgarria
Bezero bakoitzari eduki egokiagoa helarazteko, komeni da hainbat newsletter egitea, hainbat helbururen edota publikoaren arabera. Segmentatutako bidalketek % 40 irekiera baino gehiago izan ohi dute.
Ikus dezakezunez, eduki mota horrek onura asko ekar diezazkioke zure enpresari. Eus-COMMERCE-en desberdintasuna markatzeko newsletter kanpainak egiten eta diseinatzen lagunduko dizugu. Begiratu gure ataria guri buruz gehiago jakin nahi baduzu.
Iturria:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/