e-commerce iraunkorgarriago bat sortzeko aholkuak

600x338-px-5

Gaur egun iraunkorgarritasun hitza oso presente dago gure bizitzako alderdi guztietan. Iraunkorra izatea helburu garrantzitsua da ingurumenarekiko erantzukizuna haien estrategian oinarrizko helburu bezala daukaten enpresentzat. Hauen barruan online negozioak aurki ditzakegu. Noizbait galdetu diozu zure buruari nola izan ahal den online negozio bat iraunkorgarria?

eus-COMMERCE-n jarraitu beharreko pausuak ematen dizkizugu e-commerce iraunkorgarriago bat lortzeko eta desberdintasuna ezartzen lagunduko dizun transizioa hasteko. Garrantzitsuena prozesu gehienak optimizatzea da, dirua aurrezten lagunduko bait dizu, marketing eraginkorragoa lortzeaz gain.

Garrantzitsua da zure denda online-aren zein puntu aldatu nahi duzun aztertzea, edota zer ezarri nahi duzun dendan neurri egokienak hartzeko. 

5 pausu e-commerce bat iraunkorgarriago bihurtzeko 

1.Optimizatu zure produkuten katalogoa

Horretarako, ingurunearentzat kaltegarriak diren ahalik eta produkto gehien beharretsi beharko dituzu. Saiatu produktu hauen lehengaiak inguruko hornitzaileengandik lortzen. Horrela tokiko merkataritza sustatuko duzu, sarrera-katea txikiagotuz enbalajea murriztuz. Badakigu produktu iraunkorrek inbertsio handiagoa eskatzen dutela, hau konpentsatzeko sustatu zure jarraitzaileen artean, adibidez puntu sistema bat erabiliz.

2. Enbalajea eta betelanetarako material iraunkorgarriak.

Hemen aurkitzen da negozioen kutsadura gune handiena. Lehenik eta behin, ziurtatu bere tamainia egokia dela produktuarentzat, handiegia ez dela begiratuz. Papera ere aurreztu dezakezu zure fakturak modu digitalean bidaliz.

Material birziklagarriak erabiltzen hasi behar duzu, plastiko zinta paperezkoarengatik aldatuz eta poliestireno espuma saihestuz. Lortu zure bezeroek ekintza iraunkor hauen berri izatea, erabiltzen duzun enbalajearen bitartez.

3. Produktuen entrega.

Produktuen entrega asko hobetu beharreko puntua da. Lehen pausua zure entregek zenbat CO2 igorpen sortzen dituzten jakitea da. Horretarako aplikazio bereziak daude. Ordu konkretutan entregak egiten edo hainbat entrega saiakera egiten dituzten enpresen zerbitzuak kontratatzen saihesten saiatu, World Economic Forum-ek baitio akzio hauek oso kaltegarriak direla ingurunearentzat.

4. Itzulketak.

Itzulketa kopuruak murriztea garrantitsua da kustsadura ere murrizteko. Itzulketen arrazoi garrantzitsuena produktuaren eta webgunean agertzen diren argazkien arteko desberdintasuna da. Deskribapen zehatzagoak eta argazki argiagoak erabiliz, zure e-commerce-ren itzulketa tasa murriztu ahalko duzu.

Adibidez, Amazon enpresaren itzulpen politikak erosketa baino itzulketa gehiago egiten dituzten bezeroak zigortzen ditu, itzulketa politikarekin lotutako gehiegikeriak sahiesteko.

5. Komunika itzazu zure e-commerce-ren ekintza iraunkorgarriak.

Zure eco pentsaera zure jarraitzaileekin elkarbanatzen lagunduko dizun zerbait zure webgunean iraunkorgarritasunari eta ezartzen dituzun neurriei buruzko atalbat sortzea da. Garrantzitsua da zure online kanal guztietan berri ematea.

Oso gomendagarria da auditoretza bat egitea enpresako zein arlotan energia murriztu ahal den jakiteko. Hauen artean erabiltzen ez den tresneria itzaltzea, eraginkortasun handiagoko bonbillak erabiltzea, aire girotu eta berogailuen erabilera murriztea edo argi naturala ahalik eta beste aprobetxatzea daude.

Laguntzarik behar ezkero prozesu honetan, eus-COMMERCE-n lagunduko zaitugu online denda ekologikoago bat izaten, hobetzeke dauden puntuak identifikatuz.

Iturria

Zein da online denda baterako packaging onena?
Newsletter: Zer da eta zer abantaila ditu?

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/