Online bidezko erosketek gora egiten dute langileen artean
Covid-19-a dela eta, telelana gero eta arruntagoa bilakatu da, eta honekin batera internet bidez erostea. Aecoc Shopperview-k kontsumo joerei buruz egindako azkeneko estudioak ez du hau baino konfirmatzerik egiten. Izan ere, etxetik lan egiten duten pertsonen %39-ek modu honetan egindako erosketen maiztasuna handiagotu dute, portzentai oso altua gehiengoaren %24-arekin konparatuta. eus-COMMERCE-n mundu digitaleko azkenengo joerei buruz eguneratuta mantentzen zaitugu.
Mikroenpresen langileen kasua berezia da, 5-etik 1-ek bakarrik onartu baitzuen telelana 2020-ko lehen hiruilabetean. Janari, farmazia, altzairu edo kirol arloetako erosketak dira estatu mailan demandatuenak. Baina, Geotelecom agentziak dioenez, telelanak elektronika arloko salerosketak %138,5 areagotu ditu.
Aurreikusi zen bezala, konfinamenduak ondorio zuzenak izan ditu e-commerce-aren etorkizunean estatu mailan, kontsumitzailea ohituta baitzegoen denda fisikoetan erostera, bapatean erosketa onlinetara pasatzera behartuta egon aurretik. Alarma-egoera ezarri baino lehen, e-commerce-ak beherazko joera azaltzen zuen, baina gaur egun izugarri arrakastatsua bihurtu da, erabiltzaileen artean fideltasun handia erakutsiz. Inkestatuen %92-ak internet bidez erosteko orduan gogobetetze erdi edo altuko esperientzia izan duela komentatzen du.
Aldaketa honen atzetik dauden arrazoien artean, telelanak sortzen dituen ohitura aldaketak dira funteskoenetariko bat. Hala jasotzen du informeak, etxetik lan egiten dutenen %61-ak aitortu baitu eguneroko joan-etorriak murriztu egin direla, denda fisikoetan erosteko aukera mugatuz eta, ondorioz, online bidezko erosketak gehiagotuz. Gainera, osasunak edo iraunkortasunak gero eta garrantzia handiagoa hartu du erosleentzat, arrazoi garrantzitsua izanez online bidez erosteko. Deigarria da janari prestatuen kontsumoaren igoera, pasadan azaroan %14,7 izatetik aurtengo martxoan %21,1 izatera pasatuz.
Etxetik lan egiten dutenez gain, informeak dio kontsumo altuko erosketak egiterako orduan online kanalak lehen aukera bihurtu direla. 2011 urtetik, 10-etik 7-k erosten dituzte kontsumo altuko produktuak interneten bidez.
Aecoc-ek azaltzen du inkestatuen %86-ak online bidez erosten jarraituko duela. Beste alde batetik, beste %14-ak denda fisikoetara bueltatzeko asmoa adierazi du.
Negozio nat badaukazu eta mundu digitalera eraman nahi baduzu, eus-COMMERCE-n zure esanetara jartzen ditugu zure salmentak ahalik eta gehien indartzeko behar dituzun tresnak.
Iturriak
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/