Hautatu hizkuntza
Online denda bat daukazu eta Instagramen zure produktuak etiketatu nahi dituzu?
Funtzio honen bitartez, plataforma honek erabiltzaileei botoi bat sakatzea ahalbidetzen die, produktu baten ezaugarri guztiak azaltzen dituen orrialde batera eramanez. Gainera, aplikaziotik zuzenean erosteko aukera ere ematen die. Produktuak etiketatzeak produktuan salerosketa errazten du, oso garrantzitsua bihurtuz denda onlinentzat.
eus-COMMERCE-ko albiste honetan pausuz pausu azaltzen dizugu nola sortu zure denda Instagram Shopping-en eta nola etiketatu zure katalogoko artikuluak.
Nola sortu denda bat Instagram Shopping-en
Lehenik eta behin, zure denda online-a eta katalogoa antolatuta izan behar dituzu. Antolatuta dituzunean, oso erraza izango da zure produktuak etiketatzea eta zure jarraitzaileek errazago izango dute Instagram bidez zure dendara iristeko.
Egin behar duzun lehen gauza zure produkturen bat agertzen den argazki bat aukeratzea eta pausu hauek jarraitzea da:
Ezin izan baduzu zure produkturen bat etiketatu argitalpena igotzerakoan edo ahaztu al baduzu, ez larritu, ez dago arazorik. Zure produktuak etiketatu ahal dituzu argitaratuta dagoen publikazioan. Jarraian azaltzen dizugu nola egin.
Storietan produktuak etiketatu nahi ditut, ahal dezaket? Erantzuna bai da, nola egin azaltzen dizugu.
Erabili produktu sticker-a Instagram Storietan,
Zure bezeroei esperientzia on bat eskaintzeaz ziurtatzeko, helburu konkretu batzuk dituen marketing plan bat ezartzea oso garrantzitsua da.
Laguntzarik behar ezkero, eus-COMMERCE-kin kontaktuan jarri, zure negozia digitalki hazten lagunduko zaitugu. Zure zain gaude!
Iturriak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/