Baliabide iragazkiak
-
- e-commerce
- Email marketina
- Mailchimp
-
- Tutorial
-
- Bideo
WhatsApp enpresa txiki eta ertainen bezeroarentzako arreta kudeatzeko berehalako mezularitzako aplikaziorik ezagunena bihurtu da. Elkarreragin-abiadurak eta mezuen pertsonalizazio aukera handiak enpresak baita bezeroak bereganatu ditu, erraztasun gehiago ikusi baituzte haien artean komunikatzeko orduan. Duela hilabete batzuk, WhatsAppek komunitate deiturikoak aurkeztu zituen aplikazioan, erabiltzaile-komunitate handiak kudeatzeko modu berri bat, bezeroekiko komunikazioa hobetzeko aukera emango duena. eus-COMMERCEn funtzio berri honen abantaila guztiak azalduko dizkizuegu.
Edozein e-commerce-n helburua salmentak hobetzea da baina, zer gertatzen da ez ditugunean espero genituen emaitzak lortzen? Batzuetan onurarik bueltatzen ez digun denda online baten lan egitea frustagarria izan liteke eta, nahiz eta merkataritza elektronikoa hurrengo urteetara begira hazkuntza potentzial handienetariko sektorea bihurtu den, agian oraindik ez duzu zure bezeroengana iristeko gakoa aurkitu. eus-COMMERCE-n aholku batzuk ematen dizkizugu zure denda online-a bisitatzen duten bezeroak liluratzeko.
Baliabide iragazkiak
-
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Pandemiak krisi sanitarioa, soziala eta ekonomikoa eragin du, eta zuzeneko eragina izan du enpresetan. Enpresek pandemiaren testuingurura egokitu eta kostuak murriztu behar izan dituzte. Hala ere, susperraldi ekonomikoaren lehen faseetara hurbiltzen ari gara, eta hori publizitate-inbertsioan islatu da, zehatzago publizitate digitalean.
Sare sozialak etengabe aldatu dira azken urteotan. Hasieran denbora-pasa gisa ikusten ziren, baina gero eta gehiago erabiltzen hasi dira eta sare sozialak ulertzeko modu berri bat sortu da. Interneten presentzia duen edozein saltokirentzat irismen handiko erakusleihoa da, eta bezero potentzialen arreta erakartzeko aukera ematen du, ia planetako edozein lekutan. Baina gure bezeroekiko komunikazioa hobetzeko eta zerbitzu eraginkorragoa eskaintzeko ere erabil ditzakegu. Eus-COMMERCEn gakoak ematen dizkizugu zure sare sozialei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko eta bezeroarentzako arreta-zerbitzurik onena eskaintzeko.
Badirudi albiste onak etengabe iristen direla merkataritza elektronikora. Izan ere, sektoreak % 30 eta % 50 arteko hazkundea izatea espero da. Azken urteotan etengabe gertatu den hazkundea da, eta, zorionez, ez du epe labur edo ertainera gelditzeko zantzurik erakusten. eus-COMMERCEk 2022an merkataritza elektronikoaren igoeraren atzean dauden gakoak ematen dizkizu.
Azken urteotan digitalizazioa funtsezko elementu bihurtu da edozein saltokiren biziraupenerako. Ondo planifikatutako eta egitura sendoa duen eraldaketa digital batek mesede egingo dio, zalantzarik gabe, saltoki txikiei, eta epe luzera emaitza handiak lortzea ahalbidetuko du. Oraindik askok gainditu gabeko gaia da, baina eus-COMMERCEn digitalizazioaren oinarrizko zutabeak zeintzuk diren eta horiek zure negozioan nola aplikatu azaltzen dizugu.
Baliabide iragazkiak
-
- Sare Sozialak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Prezioa da, zalantzarik gabe, edozein saltokitako faktore garrantzitsuenetako bat, batez ere bezeroari begira. Izan ere, prezio bat edo bestea ezartzeak zehaztuko du zer bezero motak erosiko digun, eta, ondorioz, rol erabakigarria izango du lortzen ditugun mozkinetan. Interneten presentzia duen edozein saltokik ulertu behar du prezioa edozein marketin-estrategiaren zutabeetako bat dela. eus-COMMERCEn gako batzuk ematen dizkizugu zure prezioak eraginkortasunez kudeatzeko eta zure onurak bultzatzeko.
Facebookek Metak izena aldatu zuela eta unibertso birtual bihurtzeko asmoa zuela iragarri zuenetik, askok galdetu dute aldaketa horrek nola eragingo dion sare sozialen erabilerari. Izan ere, enpresa ezagutzen diren ia plataforma guztien jabea da: WhatsApp, Instagram, Facebook bera… Interneten presentzia duen merkataritza ororentzat erronka berri bat da, baina baita aukera-unibertso — edo metabertso — berri bat ere. eus-COMMERCE-n argibide guztiak ematen dizkizugu joera horiek guztiak zure negozioan aplikatu ahal izateko.
Duela gutxi arte, ordainketa-metodoen kontzeptua ia ezezaguna zen pertsona gehienentzat. Eguneroko erosketak moneta tradizionala ez den beste metodo bat erabiliz egiteko ideia ia pentsaezina zen. Baina Interneten agerpenak eta, ondorioz, sarearen bidezko erosketek, ordainketa-metodo berriak sortzea eragin zuten. Eta, sarean elkarrekin bizi diren gainerako elementuek bezala, horiek ere etengabe aldatzen dira. eus-COMMERCE-k 2022-an zehar agertuko diren joeren berri ematen dizu.
Merkataritza digitalaren gorakadak aurrekaririk gabeko aukera eta posibilitate ugari ekarri ditu. Eskaintza hain zabala da, ezen gero eta zailagoa baita kontsumitzaileak marka bati leial eustea eta sarean dauden antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuei erakartzea ez uztea. Zer egin dezake saltoki batek honen aurrean? eus-COMMERCE-n gakoak emango dizkizugu.
Ingurune digitala etengabe mugitzen ari den mundua da. Etengabe sortzen dira online merkataritza aldatzen duten erosketa-, ordainketa- eta bidalketa-modalitate berriak. Izan ere, merkataritza digitalaren ardatza ere, bezeroa, azkar aldatzen da eta erosteko ohitura eta lehentasun berriak garatzen ditu. Eus-COMMERCEn tokiko merkataritzaren digitalizazioaren aldeko apustua egiten dugu, eta 2022an zein joerari jarraitu behar zaion jakinarazten dizugu.
Baliabide iragazkiak
-
- Mailchimp
-
- Tutorial
-
- Bideo
Baliabide iragazkiak
-
- Mailchimp
-
- Tutorial
-
- Bideo
Baliabide iragazkiak
-
- Canva
- Diseinu-tresnak
-
- Tutorial
-
- Bideo
Baliabide iragazkiak
-
- Google My Business
-
- Tutorial
-
- Bideo

