Instagramerako aplikazio hobeenak 2022rako

600x338-px-3

Azkeneko 10 urteetan Instagram etengabe hazi den sare soziala da.

Ez du balio profil pribatu edo pertsonalentzat bakarrik, marketing tresna oso boteretsua da markentzat. Publikoarekin modu efektibo eta organikoan elkarri eragitea ahalbidetzen du.

eus-COMMERCE-tik langundu nahi zaitugu sare sozial hau menperatzen, eta horretarako zerrenda hau prestatu dugu zure argitalpenen bitartez besteengandik desberdintzea ahalbidetzen lagunduko dizuten aplikazioekin. Arrakasta handiagoa izango duzu eta zure "feed"-a jarraitu beharreko eredua izango da. Instagrameko aplikazio hauek zure publikazioen kalitatea hobetzen eta denbora aurrezten lagunduko dizute. Hauekin argazkiak editatu eta sare soziala modu praktikoan kudeatu ahal izango duzu. Gainera, argazki collage-ak edo grafikoak sortzen lagunduko dizu. Aldi berean, estilo propioan bideoak grabatzen, editatzen eta diseinatzen ikasiko duzu. 

Instagramerako aplikazio hobeenak 2022rako 

VSCO

VSCO argazkiak editatzeko lehenetariko aplikazioa izan zen eta gaur egun ezagunenetarikoa da. Doako bertsioak tresna ugari jartzen ditu zure eskutan, argazkien edizioaren munduan hasteko. 10 aurrezarritako ahokadura eskaintzen ditu, kontrastea eta saturazioa aldatzeko, testurak gehitzeko eta zure argazkien perspektiba aldatzeko rotazio eta mozketa tresnen bidez.

Snapseed

Aplikazio honekin JPG eta RAW artxiboekin lan egin ahalko duzu. 29 tresna dauzka zure argazkiei filtroak gehitzeko, eraikinen geometria ahokatzeko, iruditik elementuak edo pertsonak ezabatzeko eta distira igo edo bajatzeko, beste erabilgarritasunen artean.

A color story

Argazki edizio aplikazio honek argazkien koloreak nabarmentzeko balio du.

20 doako tresna eskaintzen ditu, filtro, efektu eta aurrezarritako hainbat ahokadurez gain. Gainera, "vista previa" aukerak Instagram-en nola agertuko den erakusten dizu. Horrela, zure profila nahi bezala antolatzen uzten dizu, eskaintzen dituzun produktu eta zerbitzuak modu argi eta ordenatuan azaltzen direla ziurtatzeko.

A Design Kit

A Design Kit 'A Color Story'-ren sortzaileen aplikazioa da. 60 iturri baino gehiago eskaintzen ditu, 200 diseinu baino gehiago collage-ak sortzeko eta 200 baino diseinu aukera gehiago. Zure Instagrameko argitalpenak pertsonalizatzen laguntzen dizu, stickerrak eta hainbat fondo eta pintzeleko testurak gehituz.

Magisto

Instagrameko aplikazio honek zure bideoen zati eta momentu deigarrienak aukeratzen ditu zure publikoarentzat eduki erakargarria sortzen laguntzeko. Gainera editatzeko, eta transizioak eta efektuak gehitzeko aukera ematen dizu, zure bideoak bereziagoak egiteko.

eus-COMMERCE-n beste aplikazio berezi batzuk erabiltzea gomendatzen dizugu, jarraipen bat egiteko zure sare sozialei interakzio, analisi eta informazioan oinarrituta. Horrela errazagoa izango da jakitea nola elkarreragiten duen zure audientziak markarekin. Lagunduko zaitugu!

Iturria

Newsletter: Zer da eta zer abantaila ditu?
Berrikuspenen garrantzia zure online dendarako

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/