Zergatik gehitu behar duzu txat bat zure e-commerce-an?

Noticias_eus-COMMERCE-1

Gaur egun denbora asko ematen dugu gure telefono mugikor eta ordenagailuekin, bai aisialdiagatik, bai lanagatik. Merkataritza elektronikoa esponentzialki hazi da azken urteotan, hainbat enpresa merkatu berrietara eta bezero mota ezberdinetara iristea ahalbidetuz.

eus-COMMERCE-n uste dugu garrantzitsua izango litzatekeela negozio orok ulertzea zein garrantzitsua den elkarrizketa-marketina zure estrategia digitalean.

Argi dago jendeak gustuko duela denda fisikoek eskaintzen duten ukitu pertsonala. Saltzaileen laguntzari, iradokizunei eta gertutasunari esker, bisitariak bezero bihurtzen dira. Baina e-commerce-ak batekoa du mahukaren azpian; live txatak. 

Zure e-commercen txat aukera ezartzearen onurak

 

1. Kontsumitzaileari konfiantza ematen dio: pertsona askori konfiantza ematen die pantailen atzean lagun diezaieketen pertsona fisikoak daudela jakiteak.

2. Salmenta-gogobetetzea areagotu egiten da: erosketa-prozesuan arreta edo aholkularitza jasotzeko aukera oso ontzat jotzen dute bezero askok.

3. Zalantzak berehala argitzea eta kontsultak egitea: horrek zure salmentak berehala edo azkarrago ixten lagunduko du.

4. Zure ospea hobetuko da: bezeroarentzako zerbitzu on bat funtsezko faktore bereizlea da lehiakidearekiko. Bezero bat pozik badago zure zerbitzuarekin, transmititu egingo du.

5. Zure produktuak eta web zerbitzua hobetuko ditu: lifechatek bezeroarekiko komunikazioa hobetzen du, eta, horri esker, zure produktuei buruzko portaera eta kezkei buruzko datuak lortuko dituzu. Horien kausak aztertu beharko dituzu, eta txataren atzeko enplegatuentzako FAQen atal batean sartu eta erabiltzailearen esperientzia hobetu. 

Ez ahaztu! Horrek guztiak salmentak handitzea ekarriko du.

Zure zuzeneko txataren ezinbestekoak 

lBezeroari arreta emateko ordu argi bat zehaztea, kontsumitzailearen ordutegiaren arabera.

Erantzun automatikoak konfiguratzea. Arreta ematen ari den arduradunaren lana erraztuko du.

Elkarrizketak transkribatzea. Elkarrizketa amaitutakoan, baliagarria da bezeroari mezu elektroniko bat bidaltzea, kopia batekin.

Datuak, denborak, ordutegiak, eskaria eta funtzionamendua eta zure zerbitzu-proposamena eta bezeroarentzako arreta-proposamena hobetzeko aukera emango dizuten beste adierazle batzuk neurtzea.

Elkarrizketa bakoitza amaitzean inkestak egitea zure bezeroei, zuzeneko txataren eraginkortasuna neurtzeko.

Zuzeneko txatarekin lotura bat ezar dezakezu erabiltzailearekin, bere azken interakzioko informazioa erabiliz ondorengo elkarrizketak pertsonalizatzeko eta, horrela, proposamen pertsonalizatuak egiteko.

Salmentak handitzera bideratutako estrategia asko daude, baina livechat delakoarekin zure negozioari balio erantsia emango diozu. Eus-COMMERCEn zure e-commerce-ak behar dituen berrikuntzak ezartzen lagunduko dizugu. 

Iturriak

Ecommercenation.es

Amvosdigital.com

Tuiterrek denda onlinen aldeko apostua egiten du T...
TikTok-ek "storie-ak" sartzen ditu bere plataforma...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/