Zure e-commerce-aren salmentak hobetzeko aholkuak

mejorar-ventas

Edozein e-commerce-n helburua salmentak hobetzea da baina, zer gertatzen da ez ditugunean espero genituen emaitzak lortzen? Batzuetan onurarik bueltatzen ez digun denda online baten lan egitea frustagarria izan liteke eta, nahiz eta merkataritza elektronikoa hurrengo urteetara begira hazkuntza potentzial handienetariko sektorea bihurtu den, agian oraindik ez duzu zure bezeroengana iristeko gakoa aurkitu. eus-COMMERCE-n aholku batzuk ematen dizkizugu zure denda online-a bisitatzen duten bezeroak liluratzeko.

Saltoki elektronikoen proiektu baten sartu aurretik, ezinbestekoa da zure xede publikoa ezagutzea e-commerce bidez saldu ahal izateko. Ze arazo edo behar dituzte? Zein emaitz eman ahal dizkiegu? Xede publikoa ezagutzeak haien desioak zeintzuk diren jakitea ahalbidetzen du, eta hori kontuan hartuz behar horietara bideratutako saltoki digitala garatzen hasi gaitezke.

E-commerce baten salmentak geldiarazten direnean, bezero berriak erakartzeko estrategiak bilatzera jotzen dugu baina, zergatik ez dugu dagoeneko dauzkagun bezeroen fideltasuna lantzen? Izan ere, bezero berri bat erakartzea daukagun bezeroa mantentzea baino 5-7 aldiz garestiagoa da. Horretarako, oso garrantzitsua da erabiltzailearen esperientzia egoki bat sustatzen duen estrategia bat garatzea. Emaitzak oso onuragarriak izango dira, erabiltzaile hauek dendara itzuliko baitira eta, gainera, preskribatzaile bihurtuko ditugu.

Izan ere, pertsonen %92-a besteen gomendioetaz gehiago fidatzen da enpresen gomendioetaz baino. Horregatik, oso garrantzitsua da bezeroak berrikuspenak sortzera animatzea, haien erosketa esperientziaren berri emanez bezero berriak erakartzeko. Econsultancy enpresaren ikerketa batek azaldu zuen bezala, berrikuspen atala duen e-commerce batek %4,6 gehiago konbertituko du bezero bat atal hau ez duten e-commerce-kin konparatuta.

Ezagutzen dituzun pertsonetatik, zenbatek erabiltzen dituzte sare sozialak? Aprobetxatu plataforma hauen ospea eta bihurtu zure produktuak saltzeko erakuslehioan. Eta ez hori bakarrik, sare sozialak tresna oso boteretsua dira e-commerce batentzat, toki egokiena baita elkarrekintza sustatzeko eta denda eta bezeroaren artean konfiantzazko harreman bat ezartzeko. Merkataritza elektronikoaren munduan sartu nahi diren denda guztiek izan beharko lituzkete profilak sare sozialetan, bereziki gure xede publiko aurkitzen den haietan. Honek zure produktu edo zerbitzuen salmenta optimizatzera lagunduko dizu.

Blog bat izateak ere erakarri ditzake bezeroak zure saltoki onlinera. Zure bezeroen beharrei erantzuten dien kalitatezko edukia sortzea, adibidez produktu berrien kaleratze daten eta haien abantailak berri emanez, zure webgunera trafikoa erakartzeko modu bat da. Gainera, bilatzaileetako indexazioa nabarmen hobetuko du.

E-commerce-tan salmentak lortzea zaila izan daiteke, inoiz baino konpetentzia gehiago baitago gaur egun. eus-COMMERCE-k zure bidean laguntzen dizu, Eraldaketa Digitala ezarriz eta zure negozioa errealitate digital berrira egokitzeko.


Iturriak

Zer dira Whatsapp-eko “Komunitateak”?
Inbertsio digitala %14,2-ra arte hazi da

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/