Nola ari dira aldatzen gure ohiturak?

Noticias_eus-COMMERCE-13

Kontsumo ohiturak etengabeko aldaketa prozesuan daude. 2021an garai berria, hibridoa, hasi zen bezala, 2022an esperientzia inmersiboek gero eta adierazgarritasun handiagoa hartuko dute. Hurrengo eus-COMMERCE postean egungo kontsumitzailearen berri emango dizugu. Jarraitu irakurtzen! 

Nola ezarri behar dituzte markek haien marketin estrategia eta planak? 

Egungo panorama sozial eta kontsumo egoera ulertzeko helburuarekin, Nielsen enpresak merkatu espainiarra aztertu zuen eta emaitzak bere 2022ko Digital Consumer Survey informean argitaratu. Ondorio garrantzitsuenen artean esperientzien bilaketa nabarmentzen da, kontsumitzaile digitalaren errealitatearen barruan faktore garrantzitsuenetariko bat. Ondorio bezala, kontsusmitzaileek desio berri hau asetzeko eta antzeko gustu eta itxaropenak dituzten pertsonekin harremanetan jartzeko sare sozialak eta haien funtzio berriak erabiliko dituztela nabarmentzen da. Erabiltzaileen %79ak irudiak eta bideoak ikusteko eta horrela haien itxaropenak beteko direla ziurtatzeko bilatzen dituzte lekuak eta esperientziak sare sozialetan. Perspektiba hau ikusita, markak errealitate berri honetara egokitu behar dira haien kontsumitzaileetara iristeko.

Oraindik ikusiko dugun joeretako bat deskonexioa da. Izan ere, konfinamenduaren ondoren denok dakigu kontsumitzaileek gero eta gehiago bilatzen dugula kontaktu gizatiarra, errealitate hibrido berri bat sortuz, gero eta handiagoa bilakatuko dena fisiko eta digitalaren arteko lotura estuagoa bihurtzen den heinean. 

 Kontsumitzaile digital berriaren joerak 

Erosketetarako finantziazioa berritasun bezala agertzen da eta badirudi gero eta finkoago bihurtzen ari da. Adibidez errealitate areagotuarekin nahasten ari da erosketa esperientzia hobeena eskaintzeko 2022an. Gainera online erosketa tiketak, QR kodeak eta saltokietako pantaila taktilak dagoeneko gure erosketa esperientziaren parte dira.

Beste aldetik, Nielsenek streaming bidezko plataformetako publizitatearen hasierari buruzko galderak egin ditu. Analisiak sare sozialak erabiltzen dituztenen artean %41ak publizitate gabeko bertsioaren alde egiteko asmoa dutela esaten digu, aukera merkeagoa nahiago dutenen %27aren aurrean. Aldi berean, %24ak publizitatea ez ikusteko harpidetza bukatutzat emango zuela dio.

Nazioari dagokionez, %40a prest dago bere saltoki gogokoenetako zerbitzuentzat harpidetza ordaintzeko, gogokoenak hurrengoak izanez: deskontuak (%56,5), doako bidalketak etxera (%42) eta hilero opari sorpresa bat (%24). Modelo hau ezartzeko prest daudenen negozioak hurrengoak dira: jatetxeak (%59), etxera eramateko zerbitzuak (%48) eta zinemak (%45).

Ikerketaren arabera, erosterako eta zein enpresei erosten diegun aukeratzeko orduan gero eta galduago gaude. Kontsumitzaileen %64ak dio markak jasangarritasunaren arloko ekintzekin lotura izateak eragina dauka erosketa erabakian. Sentikortasun handiago garatu dugu ardura sozialarekiko eta jasangarritasunarekiko, erosketarako orduan freno handienetakoa izanez.

Metabertsoari dagokionez, informearen ondorioek diote kontsumitzaileen %50ak badakiela metabertsoa zer den. Hala ere, ezagutzen duten %26ak bakarrik erabili du noizbait eta %74ak inoiz.

Hau guztia kontuan hartuta, influencer delakoak garrantzitsuak izaten jarraituko dira merkatu digitalean eta markek oraindik inbertituko dute merkatu honetan. Hala ere, hauek ere berriztatu behar izango dute haien profila, bizi dugun errealitate hibrido berri honetara egokitzeko. Espero da Social Commerce edo Live Commerce bezalako joera berrien protagonistak izaten jarraitzea.

eus-COMMERCE-n zure negozioa lagundu dezaketen berri guztiak erakusten dizkizugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturria

Eduki sortzaileak, marketin berria
Zure market digitaleko estrategiarako tresnak

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/