Hautatu hizkuntza
Influencerren marketina azkeneko urteetan hazkunde handienetarikoa bizi izan duen marketin teknika da. Baina, zein norabide hartzen ari da influencerren marketina?
eus-COMMERCE-n influencerren marketinari buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!
2022a bukatzen ari gara eta 2023ko plangintza estrategikoa diseinatzen hasteko unea iritsi da. Egungo testuinguruan, markak haien marketin aurrekontuak modu eraginkorrean zehazten saiatzen ari dira, baina erronka daukagun inbertsioarekin helburuak lortzean datza. Influencerrak markek haien bezerogaiekin konektatzeko, ikusgaitasuna eta sinesgarritasuna areagotzeko marketin tresna oso indartsua bihurtu dira, salmentak ere areagotuz.
Hala ere, diziplina berri samar hau dagoeneko heldutasun egoeran aurkitzen da, askok bere amaiera ere ikusten baitute. Hala ere, egia da egunez egun marken eta haien publikoen arteko kanal garrantzitsua dela. Covid-a dela eta bizi izandako larrialdiaren ondoren, TikTok bezalako plataformen eta influencerren eta marken arteko kolaborazio berrien hazkundea bizi genuen. Konfinamenduan zehar sortutako beharrei irteera emateko sortu ziren, marken arteko desberdintasuna ezartzeko aukera berri bat eskainiz.
Zure marketineko "5 P-ak" zehazteko aholkuak
TERRITORY Influence-k markek haien marketin estrategia zehaztu datzaten hainbat aholku bildu ditu doako eBook baten. Aholku hauen artean hauek dira aipagarrienak:
Influencer marketina egungo merkatuan dauden aktore garrantzitsuenetarikoa da. Izan ere, diziplina honen etorkizuna gero eta zorrotzago den erabiltzaile batek definituko du, erabilgarri bezala antzematen duen edukia eskatuz. "Gamer" delakoak dira erabiltzailearen berri hauek identifikatu zituzten lehenak eta, ziurrenik, etorkizunean hazkunde handia izango dutenak,
Mediatizazioa dela eta gero eta nazkatuago dagoen erabiltzailera iristea da influencerren marketinaren helburu garrantzitsuena markentzat. Baina, denbora batetik hona ikusi dugun moduan, diziplina hau profesionalago bihurtzen hasi da egunez egun eta eduki sortzaileek kontsumitzaileen buruetan haien tartea bilatzen hasi dira.
eus-COMMERCE-n zure negozio estrategia berriztatzeko behar duzun aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Informa zaitez gure webgunean!
Iturria
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/