- 2022ko apirilaren 1etik aurrera, konpentsazioa %13koa izango da 2022an eta 2023an.
- 2022ko uztailaren 1etik aurrera, %11koa 2022an eta 2023an.
- 2022ko urriaren 1etik aurrera, %9koa 2022an eta 2023an.
- 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, %5ekoa 2023an.
- 2023ko apirilaren 1etik aurrera, %4koa 2023an.
- 2023ko uztailaren 1etik aurrera, %3koa 2023an.
- 2023ko urriaren 1etik aurrera, %2koa 2023an.
Konpentsazio horiek PFEZren zuzeneko zenbatespen sinplifikatuan justifikazio zaileko gastuen koefizientea aplikatu aurreko errendimenduaren gainean edo mikroenpresen konpentsazioa aplikatu aurreko oinarriaren eta Sozietateen gaineko Zergan emaitza aplikatzearen arloko zuzenketen gainean aplikatuko dira.
Era berean beste bi urtez luzatuko da, 2023ko abenduaren 31ra arte, profesionalak edo enpresak bere sistema informatikoak Batuzera egokitzeko egiten dituen gastuen %30eko kuota-kenkaria, bai eta horretarako ekipo berriak erosi behar dituenean ere.