Zer da TicketBAI?
TicketBAI euskal foru-ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak batera garatutako proiektua da, zerga-iruzurraren aurka borrokatzea helburu duena. Bizkaian, Batuz proiektuaren barruan kokatzen da.
Nahitaez bete behar dute jarduera ekonomiko bat egiten duten eta zerga-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa eta langile autonomo guztiek. Arauak ezartzen duenez, negozio guztiek beren fakturazio-sistemak egokitu beharko dituzte, lurralde-ogasunak negozioak egindako salmenten berehalako informazioa eskuratu ahal izan dezan. Horrela, salmentak automatikoki aitortzen dira.
Beraz, negozio guztiek TicketBAI sistemara egokitutako ekipamendu informatikoa izan beharko dute.
Egutegia
Legegintza-esparru komuna dagoen arren, aldundi bakoitzak zehazten ditu hura abian jartzeko datak eta epeak. Ikus dezagun horietako bakoitzean nola dagoen aurreikusita:
Arabako Foru Aldundia
2021ean zehar borondatezkoa da.
2022ko abenduaren 1a da nahitaez ezartzeko data txikizkako merkataritzarentzat.
Bizkaiko Foru Aldundia
2025ko urtarrilaren 1a da nahitaez ezartzeko data pertsona juridikoa diren txikizkako merkataritzaentzat edota EEAE PJ direnentzat.
2025ko uztailaren 1a da nahitaez ezartzeko data pertsona fisikoa diren txikizkako merkataritzaentzat edota EEAE PJrik gabe direnentzat.
Gipuzkoako Foru Aldundia
2021ean zehar borondatezkoa da.
2022ko azaroaren 1a da nahitaez ezartzeko data txikizkako merkataritzarentzat.
Nola funtzionatzen du?
Zure saltokiak, salmenta egin ondoren, honetaz bakarrik arduratu behar du:
- Saldutako produktuak zure fakturazio-sisteman sartzea. Balantza bat balitz, produktuak pisatuko zenituzke.
- Tiketa jaulkitzeko eskatzea.
Jarraian, zure esku-hartzerik gabe, zure TicketBAI fakturazio-sistemak honako ekintza hauek egingo ditu, hurrenkera honetan:
Fakturak zuzentzeko eta deuseztatzeko jardunbide osoak indarrean jarraitzen du sistema berri honekin.
TBAI identifikatzailea
Kode bakarra da, eta sistema honen arabera sortutako tiketa/faktura identifikatzen du.
QR kodea
QR kodea eskaneatuta, tiketa/faktura Ogasunean entregatu den kontsultatu dezake bezeroak.
Gorabeherak
1. kasuistika
Kontsumitzaileari tiketa/faktura eman diezaiokezu, baina Interneterako konexio-arazo batengatik ezin diozu Ogasunari dagokion TicketBAI fitxategia bidali.
Zure TicketBAI fakturazio-sistemak sortutako fitxategi guztiak metatuko ditu, eta Ogasunera bidaliko ditu konexioa berrezartzen denean.
2. kasuistika:
Zure fakturazio-sisteman matxura bat egoteagatik ezin baduzu fakturatu eta, hortaz, ezin baduzu tiketa/faktura jaulki / kontsumitzaileari entregatu:
- Egiaztagiri bat “eskura” emango diozu.
- Gorabeheraren berri emango diozu
- Sistema berrezartzen denean, jaulkitako egiaztagiri guztien datuak sartu beharko dituzu zure TicketBAI fakturazio-sisteman, hurrenez hurren.