Zure market digitaleko estrategiarako tresnak

Noticias_eus-COMMERCE-1

Marketin digitala gaur egun haztea nahi duen edozein enpresak ukatu ezin duen estrategia da. Gero eta enpresa gehiagok lortzen dituzte haien helburuak online kanal eta tresnak (Internet) modu estrategikoan erabiliz.

Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean zure enpresa indartzeko hainbat tresna ematen dizkizugu. Jarraitu irakurtzen! 

 Zer lortzen du marketin digitalak?

Marketin digitala, marketin online bezala ere ezaguna, interneteko hedabide eta kanalen bitartez burututako marketin teknika multzoa da. Sistema honek zure negozio ideiara moldatutako estrategia zehatzak diseinatzea ahalbidetzen du, zure bezerogaiak aurkitzen diren kanalak aukeratzeko aukera emanez. Gainera, zuzenean emaitzak neurtzea uzten dizu, estrategia bide okerretik badoa egoera konpontzeko aukera emanez. Horrela, marketin digitalak baliabideak optimizatzen uzten dizu eta Bezeroaren Eskuratze Kostua murrizten.

Marketin digitalak bezeroenganako bidea bizkortzen du, baina horretarako beharrezkoa da ze tresna diren eraginkorrak ikastea. Besteen gainetik nabarmentzea hain garrantzitsua den egungo egoeran ezin daiteke marketin digitalari uko egin.

 Marketin onlineko tresnekin lan egitea

Askok doako bertsioak dituzte, edo guztiz doakoak dira. Gehienak errez uletzen dira, marketin online-aren dinamikak sakonean ulertzen ez dituzten ekintzaileentzat ere. Marketin digitalaren automatizazioak taldearn produktibitatea indartzen du.

  • Marketin Automatizazio tresna

Marketineko automatizazio tresnek kanal asko biltzen dituzte, adibidez landing page-ak, email marketina eta email bidezko automatizazio fluxuak. Teknika honek leaden kudeaketa areagotu eta salmenta inbutu eraginkorragoa bultzatu.

  • Google Analytics

Google-k hainbat tresna eskaintzen ditu, asko doakoak, Interneten gure enpresaren ikusgaitasuna neurtzeko. Hauetako bat Google Analytics da, webguneen, sare sozialen eta blogen jarraipena egiten uzten digu, erantzun modura informe aurrefinkatu eta pertsonalizatua eskainiz. Tresna hau sare sozialen kudeaketa on batekin, edukien marketinarekin eta email marketinarekin konbinatu behar da.

  • SEO tresnak (Search Engine Optimization/ Optimizazioa Bilatzaileetan)

Bilatzaileetako Optimizazio tresnen helburua Google bezalako bilatzaileetan negozioen posizioa hobetzen laguntzea da. Plataforma hauek hainbat funtzio erabilgarri dituzte, hitz gakoen ikerketa adibidez, edo webguneen optimizazioa pluginak eta analitika erabiliz.

  • Hootsuite

Tresna honek espazio berdinetik enpresaren sare sozial guztiak eta negozio ideia kudeatzen uzten dizu. Hainbat produktu eta marka kudeatu ditzakezu sare sozialetako hainbat profilen bitartez, oso erabilgarria enpresentzat. Plataformaren bitartez zure bezerogaiak nortzuk diren aztertu ahal izango dezakezu, konpetentziak sare sozialetan nola aurrera egiten duen ikertu, bezeroak gehien erakartzen dituzten sare sozialak identifikatu… eta negozio ideia modu arrakastatsuan promozionatu,

eus-COMMERCE-n zure negozioan berritzeko behar duzun aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Informa zaitez gure webgunean! 

Iturra

Nola ari dira aldatzen gure ohiturak?
Visual Worksuite, Canvaren tresna berria

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/