Online hornidura-azoka bat

Online hornidura-azoka bat

Estrategia digitalaz hitz egiten dugunean, argi dago jada ez garela online denda bat sortzeaz edo sare sozialen bidez ezagutarazteaz soilik ari. Ezin konta ahala aukera daude: askoz ere harago doaz eta ibilbide luzeagoa izatera eraman gaitzake.

El Correo egunkariak artikulu honetan jasotzen duena horren adibide argia da. Hain zuzen ere, Hermeneus World-ek Bizkaiko zenbait saltoki txiki batzea eta hornidura-azoka digital moduko bat sortzea proposatu du. Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak saritu egin du ekimena.
Taldeko lana

El Correok jasotzen duenez, proposamen horren bidez "postuen jabeek denentzako zerbitzu batzuk ordaindu behar dituzte, baina norbera bere negozioaren kudeatzeaz arduratuko da".

Gainera, negozioek ez dute beren nortasuna galduko; izan ere, beren webgune propioen bidez egin ahal izango dira erosketak oraindik ere, baita saltoki guztiak bilduko dituen plataformaren bidez ere. Horrexegatik, bada, abantaila nabarmenak izango dituzte; tartean, etxez etxeko bidalketa batera kudeatuko dute eta oihartzun handiagoko publizitate-kanpainak egin ahal izango dituzte.

Ekimen interesgarri horrek frogatzen duenez, merezi du eraldaketa digitaleko estrategia aintzat hartu eta lantzea. Ekimenari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, irakurri artikulu osoa.

Webgunea edo aplikazioa: zein da aukera egokia?
2020rako aurreikusitako e-commerceko joerak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/