2020rako aurreikusitako e-commerceko joerak
2020ko lehen hilabetea amaitzear dago, eta aurreneko aste hauek ikusita, adituak urtearen gainerakorako zer joera aurreikusten diren aztertzen joan daitezke.
Artikulu honetan, esate baterako, Packlink-en informazio bat jasotzen da. Hain zuzen ere, 2020 osoan inpaktu handiena izango duten joerak zerrendatzen ditu, eta horietako bat da telefono mugikorrak gero eta garrantzi handiagoa izango duela e-commercerako funtsezko gailu gisa. Zehazki, diotenez, transakzio elektronikoen % 45 ere mugikorraren bidez egingo dira.
Adimen artifizialak ere pisua hartuko du. Online erosketako esperientziak gero eta efektiboagoak izango dira, artikuluak adierazten duenez, "erosketa-ohituretan eta dagoeneko dagoen informazioan" oinarrituta.
Aurrerapen teknologikoak
Teknologiari dagokionez, aurrerapen garrantzitsuak izango dira 2020an, espero denez. Errealitate areagotuak garrantzi handiena hartuko duen teknologietako bat izango da. Baliteke ere enpresak hori erabiltzea behartuta egotea, "publikoarengana ahalik eta errealismo handienarekin iristeko".
Ikuspegi teknologikotik kontuan izan behar da ere voice commerce-a, gero eta mugikorren erabiltzaile gehiagok egiten baitituzte ahots bidezko bilaketak.
Gainerakoan, jasangarritasuna eta "logistika berdea" deritzona ere oso garrantzitsuak izango dira 2020an. Artikulua osorik irakurtzea gomendatzen dizugu. Horretarako, sakatu hemen.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/