Zeintzuk izango dira e-commerceko joerak COVID-19aren ostean?
Azken asteetan azaldu dugun bezala, COVID-19ak gure bizi-ohiturak erabat aldatu zituenetik, egoera guztiz aldatu da merkataritza elektronikoaren esparruan.
Egoera berriak ustekabeko bultzada eman dionez e-commerceari, adituek 2020. urteetarako eta, oro har, sektorearen etorkizunerako joerak eta aurreikuspenak aldatu dituzte.
Hala, berehalako bilakaera izango duen alderdietako bat adimen artifiziala izango da. Saltzaileek hobeto ezagutu ahal izango dituzte erosleak, beraiekin «aurrez aurreko» traturik ez badago ere. Horri esker, gomendio erabilgarriak egin ahal izango dira, haiei buruz lortzen dugun ezagutzatik abiatuta.
Txatbotak ere presentzia eta protagonismo handiagoa izango duten tresnak dira, erantzuteko denbora azkarragoak ahalbidetzen baitituzte. Oro har, adimen artifizialari eta erosleengandik lortutako datuen irakurketa erabilgarriari buruzko guztiak helburu komun bat dauka: erosketa-esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzea.
Bideoa eta errealitate areagotua
Actualidadecommerce.com webgunean argitaratutako artikulu baten arabera, adituek aurten aipatu dituzten beste joera batzuk ordainketa modu berriak eta bideo-formatuaren protagonismo gero eta handiagoa dira; saltzaile potentzialek gero eta hobeto erantzuten diote azken horri.
Ahots bidezko bilaketa edo errealitate areagotua dira erosle gisa bizi ditugun esperientzietan sarrien agertuko diren beste teknologietako batzuk. Artikulu osoa irakurtzea gomendatzen dizugu, e-commerceko joera berriei buruz gehiago jakiteko.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/