Sare sozialetan saltzea: indartu zure online negozioa

Sare sozialetan saltzea: indartu zure online negozioa

Gaurkoan, marketing4ecommerce.net atarian argitaratu den artikulu interesgarri bati erreparatuko diogu. Artikulu horretan, COVID-19ak saltoki asko mundu digitalari begira jarri dituen egoera honetatik abiatuta, jada existitzen diren kanalak erabiltzearen garrantziaz hitz egiten da. Kanal horietako bat dira, jakina, sare sozialak.

Saltoki asko trantze zailean geratu dira, online salmentara igaro gabe zeuden-eta; orain horretara jarri dira, baina itsumustuan eta estrategia argirik gabe. Saltokientzat sare sozialak salbagailuak dira (edo izan daitezke), batik bat kontuan hartzen bada sare sozial batzuk saltokien produktuak haien guneen bitartez saltzeko aukera eskaintzen ari direla jada.


Facebook eta Instagram

Artikulu horretan bertan, marketing4ecommerce.net atariak zenbait adibide ematen ditu, baina bat gailentzen da, Mark Zuckerbergen sareena; Facebook eta Instagram, adibidez. Desberdinak dira, baina batak zein besteak zuzenean saltzeko aukera eskaintzen dute.

Jakina, bidea luzea da. Esaterako, Facebooken, erosketa-prozesuaren zati bat egin daiteke, baina, gaur-gaurkoz, plataformatik irten behar da ordainketa egiteko. Hala, prozesua ez da hain arina eta erraza. Nolanahi ere, aurrerapenak nabarmenak dira.

Informazio gehiago izan nahi baduzu (TikTok edo WhatsApp sareena, kasu), artikulu osoa irakurtzea gomendatzen dizugu.

Hemen da Facebook Shops
E-commercearen aldaketa-puntua Espainian

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/