Hemen da Facebook Shops

Hemen da Facebook Shops
Historia modernoan aurrekaririk ez duen pandemia batek markatutako ezohiko garai hauetan, Mark Zuckerberg Facebooken sortzaileak sare sozial horretan zein Instagramen presente egongo den aukera berri bat aurkeztu du: Shops.

Tresna horren helburua da negozioei aukera ematea bi sare sozial horietan beren katalogoak osorik erakusteko.

Shopsen aurkezpenean, Zuckerbergek adierazi du, prentsa-ohar baten bidez, bere helburua dela «negozio txikien jabeak ahalduntzea», bai eta marka globalak ere, beren bezeroekin zuzenean konektatu ahal izan daitezen, urrats bakar baten bidez, horretarako Facebookek zein Instagramek dagoeneko eskaintzen dieten kanala erabilita.


Probaldia

«Ahalduntze» mezu horrekin bat eginez, Facebooken sortzaileak adierazi duenez, tresna doakoa izango da zeharo.

Edonola ere, Shops Ameriketako Estatu Batuetan baino ez dago erabilgarri oraingoz, eta probaldian. Asmoa da aurki mundu guztian martxan jartzea bi sare sozial horien erabiltzaileentzat.

Iturria: entrepeneur.com

Zeintzuk izango dira e-commerceko joerak COVID-19a...
Sare sozialetan saltzea: indartu zure online negoz...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/