Webgunea edo aplikazioa: zein da aukera egokia?

Webgunea edo aplikazioa: zein da aukera egokia?

Bizitzen ari garen eraldaketa digital geldiezin honek aukera sorta zabala ireki die merkatariei. Gaur egun, online lan-estrategia egoki batekin, edonork aprobetxa ditzake aukera berri horiek erosle posibleen espektro zabalagora iristeko.

Hala ere, unibertso hori oso irekia da, eta tresnak eta aukerak zailak direnez eta hainbeste daudenez, batzuetan, erabaki okerrak hartzera edo, behintzat, aukeratzeko orduan zalantzak izatera eramaten gaituzte. Adibidez, telefono mugikorra gure interakzio digitalen erdigune bihurtzen ari den garai honetan, webguneaz gain, aplikazio bat izan beharko lukete saltokiek?

Gizlogic.com atarian argitaratutako artikulu baten arabera, erantzuna baiezko biribila da: «funtsezkoa da mugikorrerako aplikazioen aldeko apustua egitea, helburu argi batekin: erabiltzaileak erakartzea eta fidelizatzea». Halaber, aipatzen du «ildo horretan aurrerapauso bat garaiz emateak lehiakideengandik bereizteko abantaila eman diezagukeela».


Millenialen adibidea

Artikuluak, gainera, datu interesgarri bat ematen du. Milurtekoen belaunaldiko denda-kudeatzaileen % 70ek baino gehiagok gailu mugikorrak jartzen dituzte euren merkataritza-estrategien erdigunean. Erabilera horri mesfidantza gehien dioten kudeatzaile edo merkatariak 38 urtetik gorakoak dira.

Oraindik argi ez daukatenentzat, gizlogic.com atarian telefono adimendunek duten gero eta garrantzi handiagoari buruzko datu bat nabarmentzen dute. eBayn, hamar eragiketatik sei gailu mugikorretik egiten dira prozesuaren puntu batean gutxienez.

Iturria: GIZLOGIC

Zein sare sozial erabiltzen da gehien?
Online hornidura-azoka bat

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/