Zure online bezeroen konfiantza irabazteko eta gehiago saltzeko gakoak
Bezeroaren konfiantza altxorrik preziatuena da enpresa guztientzako, eta konpainiek ahalegin handiak egin behar dituzte konfiantza hori irabazteko eta mantentzeko. Hori, noski, ez da egun batetik bestera lortzen. Zure webguneko ordainketa-puntura iritsi aurretik, bezeroak prozesu bat igaro behar izan du, eta bertan egiaztatu behar izan du orria fidagarria den ala ez.
Erosketa osatzeko eta gure webgunean jarraitzeko, gure eskuetan dagoen guztia egin beharko dugu hori gerta dadin. Ez duzu uste?
Horregatik, eus-COMMERCEren post honen bidez, 9 aholku emango dizkizugu bezeroen konfiantza lortzeko aholkuak emanez.9 gako bezeroen konfiantza ecommerce-an nola irabazi jakiteko:
1. Diseinu eguneratua mantendu.
Eskeini itxura on bat bai online formatuan, baita formatu fisikoan. Kalitatezko argazkiak eta irudiak erabili salgai dauden produktuei erreferentzia egiteko, eta webgunearen estetika zaintzeko.
2. Web responsive diseinu bat sortu.
Denda fisiko baten egiturak bezala, diseinu argia duen eta nabigazio erraza eskaintzen duen webgune bat sortu, erabiltzailea bertan geratzeko eta eroso sentiarazteko.
3. Idazkera zaindu.
Egia esan, gramatika eta idazkera behar bezala erabiltzea funtsezkoa da irudi serio eta profesionala transmititzeko. Hitz egokiek eta ondo idatzitakoek mezu argia helarazten lagunduko dizute.
4. Argitaratu zure sare sozialetan.
Zure bezeroek zure bila joango dira, jardueraren berri jakin nahi izango dutelako. Argitalpenekin konstantea izan beharko zara komunitate bat sortzeko.
5. Bildu zure bezeroen iritziak.
Garrantzitsua da iritzi-atal bat sortzea, eta horretaz gain, produktuen aipamenak eta bezeroen irudi errealak ere gehitzea.
Egungo kontsumitzaileek informazioa nahi dute baina berehala. Horregatik, HubSpot-en zuzeneko txatarekin automatikoki konektatu ahal izango dituzu bisitariak zure taldeko pertsona egokiekin.
6. Hainbat ordainketa-aukera eskaini.
Zure zerbitzuetara ondoen egokitzen dena aukeratu beharko duzu, baita bezeroei segurtasun eta erosotasun gehien eskaintzen diena ere. Adibidez: kreditu edo ordainketa-txartelak erabiltzea nahiago dutenak daude, eta ez zaie axola datuak erregistratuta uztea. Aldiz, erosketa ordainketa-pasabideen bidez ordaintzea nahiago dutenak ere badaude.
7. Eman zure harremanetarako datuak.
Oso garrantzitsua da harremanetarako informazioa erakustea; datu horiek lasaitasun sentsazioa emango diote bezeroei, badakitelako pantaila baten atzean hezur-haragizko pertsona bat dagoela, eta ez erantzun automatikoa emango dion robot bat.
8. Prezioak merkatuaren arabera ezarri.
Bezeroak adituak dira prezioak alderatzen, baina gehiegizko deskontuak agertzen direnean, jendea ez da fidatzen. Beraz, gomendagarriena prezioak finkatu aurretik zure lehia aztertzea izango da.
9. Segurtasun-zigiluak gehitu.
Alarma sistema batek lasaitasuna ematen du, eta, horregatik, segurtasun zigilu batek konfiantza ematen die bisitariei zure saltoki elektronikoan.
Segurtasun informaziorako estekak sartu beharko dituzu, bezeroek behar duten lasaitasuna lor dezaten online erosketetan ordaintzeko informazioa eman aurretik.
Bezeroekin konfiantza sortzearen garrantzia ondo ezagutzen duzunez, hori gauzatzeko laguntza behar duzula uste baduzu, eus-COMMERCEren ataria bisitatzera animatzen zaitugu.
Fuente
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/