Zein da eguneko unerik onena sare sozialetan argitaratzeko?

Zein da eguneko unerik onena sare sozialetan argitaratzeko?

Dagoeneko jakingo duzu online negozio batentzat zein garrantzitsua den sare sozialetan presentzia ona izatea, eta horrek zer onura dituen. Alabaina, gerta dakizuke inoizko edukirik onenak argitaratu, eta ez izatea espero zenuen oihartzuna, ez duzulako ordu egokian argitaratu.

Baina egiatan bada une egokirik sare sozialetan argitaratzeko? Erantzuna argia da: bai. Hainbat txostenean argitaratu dira mezuei zabalkunde handiena emateko gakoak.

Jarraian, argitaratzeko une egokiak azalduko dizkizugu, sare sozial ezagunenak kontuan hartuta: Facebook, Twitter eta Instagram.

Marketing4ecommerce webgunean zehazten diren Sprout-en datuen arabera, egunik onenak asteazkena eta ostirala dira, asteburuetan deskonektatuago egoten garelako; hala ere, bada aldea sare sozial batetik bestera.

Ordurik onenak

Facebooken, webgune horren arabera, ordurik onena asteazkenetako 11:00etatik 12:00etara da. Instagramen eta Twitterren, antzeratsu; egiaztatuta dago argitalpenek oihartzun handiagoa dutela asteazken goizetan eta ostiraletan, 10:00etan.

Edonola ere, datu horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egiten dira kontu bakoitzeko komunitatearen arabera. Beraz, negozio bakoitzak adierazle horiek eta bere emaitzak alderatu beharko ditu, eta doikuntzak egin, emaitzarik onenak lortzeko.

Informazio gehiago izateko, irakurri artikulu osoa.

Web-diseinua ona izatearen garrantzia
Zer jakin behar du Googlek zure negozioari buruz?

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/