Zer jakin behar du Googlek zure negozioari buruz?

Zer jakin behar du Googlek zure negozioari buruz?

Tokiko negozio jabe bazara, ziurrenik badakizu sarean posizionatzea ezinbestekoa dela enpresaren hazkunderako, are gehiago, hasiberria bada.

ageri diren iragarki erlazionatuei erreparatzea jakiteko tresna garrantzitsua dela merkataritza elektronikorako. Horrenbestez, argi dago plataforma horri zenbait informazio jakinarazi behar diogula, gure enpresa jende gehiagok ezagutzea nahi badugu.

Emprendedores aldizkariaren arabera, qdqmedia-ren azken analisian oinarrituta, gakoetako bat da helbide fisikoa behar bezala idaztea eta negozioaren deskripzio egokia egitea, bezeroek ez dezaten denborarik gal bilaketetan. «Deskripzioa funtsezkoa da erabiltzaileari azaltzeko eskaintzen ditugun zerbitzuak eta produktuak egokiak direla», dio artikuluak.

Erabiltzaileen iritziak

Artikuluak nabarmentzen du ez dugula ahaztu behar erabiltzaileen balorazioa. Izan ere, informazio hori erabilgarria da erabiltzaileek produktu bat edo beste hautatzeko. Horrek, gainera, webgunea posizionatzen laguntzen du.

Azken datu bat emango dugu, amaitzeko. Oso onuragarria da irudiak eta bideoa gehitzea, edota «eskaintzen, promozioen eta ekitaldien berri emateko gune berezi bat», erabiltzaileek gero eta garrantzi handiagoa ematen dietelako edukiaren estetikari eta edukiari.

Irakur ezazue artikulu osoa, xehetasun gehiago ezagutzeko.

Zein da eguneko unerik onena sare sozialetan argit...
Posizionatu zure online denda: SEOri buruzko aholk...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/