Web-diseinua ona izatearen garrantzia
Internet enpresa baten erakusleiho onena bihurtu da, bai produktuak iragartzeko, baita, beraz, balizko bezeroen kopurua handitzeko ere.
Dena dela, sarean egotea ez da aski. Sarean egonik, negozio bakoitzaren webgunea optimizatzean egin behar da azpimarra, erabiltzaileentzako erakusleiho bikaina denez.
Baina nola lortu dezakegu gure webgunea lehiakideen guneetatik bereiztea? Eraldaketa digitalaren eta eCommerce-aren Behatokiaren arabera, Interneten presentzia ona edukitzea funtsezkoa da, baina landu egin behar da. «Axola duena da korporazio-brandinga web-diseinuan agerian egotea, eta ikusteko atsegina eta erabilerraza izatea. Gainera, enpresaren balioak, egitekoa eta ikuspegia islatu behar ditu. Hala, marka-nortasuna indartzen da», bere artikuluetako batean azaltzen duenez.
Arrakastaren gakoak
Web erakargarri bat ez da emaitza onaren berme. Arrakasta, neurri handi batean, enpresaren beharrak eta bezeroen eskakizunak aztertzearen mende dago. Horretarako, marketing digitaleko profesionaletara jotzea aholkatzen da. Aipatutako artikuluaren arabera, zerorrek diseinatu dezakezu online denda kostuak murrizteko, baina «horrek profesionaletik gutxi duen emaitza izaten du maiz, arloaren gaineko ezjakintasunagatik».
Ondorioz, eman lehentasuna zure gunearen web-diseinuari, zure online negozioaren produktibitatea handitu eta bezeroak fidelizatu ahal izateko.
Iturria: Eraldaketa digitalaren eta eCommerce-aren Behatokia
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/