18 eta 44 urte bitarteko kontsumitzaileen % 75ak black friday-en erosiko du

pexels-karolina-grabowska-5625108

 2021eko black friday azaroaren 26an ospatuko da. Zalantzarik gabe, merkataritzarentzat zein kontsumitzailearentzat garrantzi handiena hartzen ari diren ekitaldietako bat da. Sitecorek egindako ikerketa batek 2021 honetako black fridayaren gakoak azaldu ditu.

Ez da sekretua black friday Gabonetako erosketak aldez aurretik eta merkeago egiteko aukera bihurtu dela askorentzat. 2021 honetan, 18 eta 44 urte bitarteko kontsumitzaileen % 75ek erosketaren bat egiteko asmoa du. Gainera, inkestatuen % 45ek esan du 2021ean erosketetan diru gehiago inbertitzeko prest dagoela.

Pandemiaren ondoren, kontsumo-joerak aldatuz joan dira, eta kontsumitzaileen % 48k erosketak online egitea espero du aurten. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa izango da tokiko merkataritza inoiz baino prestatuago egotea. Kontsumitzaileen artean, % 95ek tokiko produktuak eskatzen dituzte black friday delakoaren eskaintzen artean.

Inkestatuen % 24ak egun honetan interesik ez dutela esan arren, kontsumitzaile gehienek black friday-a dute jomugan. Espero da deskontuak aste osoan zehar zabaltzea, eta horrek bultzada emango dio merkataritzari.


Iturria:

Iritsi da Ordainketa 4tan, merkataritza elektronik...
Twitterrek Komunitateen alde apustu egin du, sare ...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/