Uda honetan online salmentak areagotuko dituzten 3 sektore – 2020
COVID-19ak eragindako konfinamenduaren ondorioz, kontsumo-ohiturak aldatu dira. Erosteko lehentasunak, ez dira lehen zirenak. Horrek, sektore batzuk indartu egin direla esan nahi du. Halaber, kontuan izan behar dugu uda garaian gaudela. Nahiz eta azken hilabeteotan bizi izan duguna, kontsumo-ohitura berdin batzuk beti egongo dira.
Oraingo honetan, 2020ko uda honetan salmentak areagotuko dituzten sektoreak ikusiko ditugu. Ikus dezagun ea zurea haien artean dagoen:
Kirol sektorea
Kontsumo-ohiturak ez dira berrogeialdian zehar aldatu diren gauza bakarrak, kirol-ohiturak ere aldatu baitira. Denbora horretan, kirol-jarduerak gora egin du. Horrek, ariketa fisikoa egiteko produktuen eskaria areagotu egin dela esan nahi du.
Gizartea gero eta kontzientziatuago dago ongizatearekin, eta badaki zein garrantzitsua den osasun ona izatea. Horregatik, kirolaren sektorea onuradun handienetako bat da.
Etxeko altzarien eta brikolajearen sektorea
Etxean ordu asko eman ondoren, ondo kontserbatzearen garrantziaz jabetu gara pertsonok. Horregatik, etxeko altzarien eta brikolaje-tresnen eskaria handituko da.
Udako ekipamendu esklusiboa ere, hala nola igerileku desmuntagarriak, etzaulkiak eta haizagailuak, ez da atzean geratuko.
Modaren sektorea
Berrogeialdian zehar modako produktuen eskariak behera egin izana aurreko aldiekin alderatuta, ez da harritzekoa izan. Baina orain kaleez gozatu ahal izateak, interes handiagoa hartu du sektore honetan.
Aurrekoari sektoreko markek beren ohiko merkealdia aurreratu dutela gehitu behar diogu. Ondorio gisa, modaren sektorea uda honetan salmentak handituko dituen beste sektore bat izango da.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/