Hautatu hizkuntza
Joan den ekainaren 16an, eus-COMMERCEren II. Topaketa egin genuen Bilbon, Eusko Ganberak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, bezeroaren esperientzia, fidelizazioa eta merkataritzaren digitalizazioa ardatz hartuta.
Jardunaldian Rebeca Pascual Molinosen ekarpenak izan genituen, bezeroaren esperientzian eta neuromarketingean aditua. Merkataritza txiki eta ertainari bezeroekin harreman sendoagoak sortzen eta beren negozioak bereizten jarraitzen laguntzeko ideia eta gako praktikoak partekatu zituen.
Topaketak, gainera, harremanak egiteko, esperientziak partekatzeko eta saltokien arteko loturak indartzeko gunea ere eskaini zuen.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/