Visual Worksuite, Canvaren tresna berria

Noticias_eus-COMMERCE-6

Canvak hileko 100 milioi erabiltzaile aktiboren kopurura iritsi berri delaren berri eman du Visual Worksuite aurkeztu ondoren. Berripen honek Canva erabiltzeko erraza den diseinu grafiko tresna bat baino askoz gehiago bihurtzen du.

Hurrengo eus-COMMERCE-ko postean berri honen alderdi nabarmenak aurkeztuko dizkizugu. Jarraitu irakurtzen eta adi egon! 

Ze abantaila eskaintzen die negozioei?

Canva, diseinu grafikorako plataforma, posizionatzen hasi da eta Google edo Microsoft bezalako enpresekin lehiatzen, ofizinarako eta produktibitaterako tresnak aurkeztuz. Visual Worksuite bizi garen mundu bisual, ebolutibo eta modernoari erantzuteko sortu da. Canvaren helburua edozein pertsonak bere ideiak diseinatu eta komunikatzeko prestatzea da, guztiz beharrezkoa sare sozialentzat, enpresa txikientzat, eskolentzat, eduki sortzaile independienteentzat eta enpresa handientzat.

"Oso harro gaude gure helburuarentzat, mundu osoan diseinua sustatzea, une historiko hau bizi ahal izateaz", esan zuen Canvako ko-sortzaile eta CEOak, Melanie Perkinsek. Canva komunikazio bisualerako tresna gustokoena bilakatu da arlo askotako enpresentzat, bere etengabeko hazkundea azalduz. 

Zerbitzu berriak Visual Worksuite-n 

Lehena Canva Docs da. Testu eta dokumento sorkuntza eta edizio tresna kolaboratibo eta online honek dokumentuentzat diseinu kreatiboak sortzea ahalbidetzen du. "Docs to Decks" funtzio deigarrienetarikoa da, klik bakar batekin gure dokumentua aurkezpen bihurtzen uzten baitigu. Honek ordenagailu zein mobiletarako balio digu.

Bigarrena Canva Websites da. Funtzio hau ehundaka plantillekin webguneak sortzean datza. Tresna oso erabilgarria web garapenean esperientziarik ez dutenentzat. Doako dominioa sortzeko aukera ematen digu, baina erosteko aukera daukazu nahiago izan ezkero. Gainera, segurtasun aukerak taldeko erabiltzaileantzat, tokiaren estatistikak etabar izango ditu.

Hirugarrena Canva Whiteboard da. Funtzio berria da, arbel digitaletan oinarritua. Fluxuzko diagramak ere sortu ditzakezu. Canvaren ediziorako erraztasun eta sinpletasun esperientzia mihise infinitu batekin eta taldeko kideen arteko kolaborazioa eta ideien sorrera areagotzeko tresnak nahasten ditu.

Azken berritasuna Canva Print da. Honek produktu desberdinen diseinua ahalbidetzen du, liburuxkak, bolanteak, katiluak, besteak beste, eta produktuak etxean jasotzea. Beste berri bat "saiakera automatikoa" aukera da, inprimatzerako orduan elementuren bat moztu egingo bada edo irudiek ez badute kalitate nahikoa sistemak jakinaraziko dizu.

eus-COMMERCE-n zure ecommerce-aren garapen digitalerako tresna guztiak ezagutzen laguntzen zaitugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturria 

Zure market digitaleko estrategiarako tresnak
Iraunkortasuna eta ecommerce

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/