Google-ek 3 tresna atera ditu txikizkako merkataritzaren susperraldi ekonomikoa arintzeko

herramientas-google-comercio

Pandemia dela eta, gure bizimodua aldatzen ari gara 2020 urtean zehar. Kontsumo-ohiturak erabat aldatu dira, erosteko modua ere aldatu baita. 

Jendea gero eta gutxiago doa denda fisikoetara erosketak egitera. Ondorioz, tokiko saltokiek inoiz bizi izan ez duten egoera bati aurre egin behar diote. 

Oraingo honetan, merkataritza elektronikoa izugarri hazi da. Horregatik, orain inoiz baino gehiago, saltokiak egoera berri honetara egokitu behar dira. Eta horretarako, bere negozioa digitalizatzen hasi beharko dute. 

Google-ek 3 ekimen martxan jarri ditu, txikizkako merkatarien susperraldi ekonomikoa sustatzeko eta online salmenta areagotzeko.

1. Google Shopping-en doako produktu-fitxak

Shopping, bilatzailean denda online-en produktuak erakusten dituen tresna bat da. Erabiltzaileak egindako bilaketan oinarrituta, produktu katalogo bat itzuliko du bilatzaileak. Aurretik, Google Ads kontu bat eduki behar zen Shopping erabili ahal izateko saltzaile bezala. Baina hemendik aurrera, saltokiek doan erabili ahal izango dute. 

Zer esan nahi du horrek? 

Orain arte, Google Shopping-en produktu-fitxak iragarki moduan agertzen ziren. Hemendik aurrera, modu organikoan agertuko dira, saltzaile bat Google-en iragartzen den ala ez kontuan hartu gabe. Horrela, oreka gehiago egongo da saltzaile "handi" eta "txikien" artean. Gainera, erabiltzaileek produktu eta saltzaile gehiago aurkituko dituzte. 

Horrela, lehen ez bezala, txikizkako merkatariek ezagutzera emateko aukera paregabea dute marka handien aurrean. 

Era berean, Google Ads-en iragartzen ziren saltokiek ere abantailak izango dituzte. Beraien produktu-fitxak, Google-ren beste iragarki-formatu batzuekin konbinatu ahal izango dute eta. Adibidez, bilaketa- edo display-iragarkiekin. 

Ekimen hau abian jarri zenetik, saltokien negozio-zifrak nabarmen hazi dira.

2. Tokiko Zerbitzuen Iragarkiak

Google-ek tresna berri hau sortu du, erosketa-ohituraren aldaketaren ondorioz. Pandemia dela eta, erabiltzaileek gero eta tokiko zerbitzu-enpresa gehiago bilatzen dituzte Internet-en bidez. 

Orain, ahalik eta gutxien mugitu nahi dugu. Hori dela eta, gehiago kontsumitzen dugu tokiko saltokietan. Konfidantzazko zerbitzuak eta etxetik gertu egoteak erosotasuna eskaintzen digu eta. 

Horregatik, Google-ek ekimen hau martxan jarri du, saltokiek bezeroekin errazago konekta dezaten. Erabiltzaileak "iturgina hurbil ", "Ile-apaindegia gertu" eta antzeko bilaketak egiten dituenean agertzen diren iragarkiak dira. 

Plataforma honetan altan eman nahi diren saltokiek, "Protección de Google" intsignia lortu ahal izango dute. Bezeroek, konfindantza izango dute egiaztapen hau duten saltokiengan.  

Zergatik? 

Enpresa hauetan, bezeroek itzulketa-bermea izango dute (1.500€ arte). Jasotako zerbitzuarekin pozik ez badaude, haien dirua berreskuratu ahal izango dute.

3. Grow My Store

Grow My Store, online dendetako erabiltzaileen esperientzia nolakoa den azaltzen duen tresna bat da. Honek, webgunea hobetzeko gomendioak ematen dizkio dendaren arduradunari. 

Google-ek funtzio berri batzuk garatu ditu tresna honetan. Hemendik aurrera, online dendek beste e-commerce batzuekin konparaketak egin eta merkatuaren joera ezagutu ahal izango dute.

Tresna hauek onura handiak ekarriko dizkiete saltokiei. Hala nola, trafiko-igoera, marka-antzematea, eta ondorioz, salmenta gehiago.

Zure online dendan bultzada-erosketa sustatzeko 9 ...
E-mail marketina normaltasun berrian: nola egokitu...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/