Zure online dendan bultzada-erosketa sustatzeko 9 gako
Erosketa kopurua haztea online denda kudeatzaile ororen ametsa da, ezta?
Horretan datza bultzada-erosketak. Erabiltzaileak, erabakia hartzeaz gehiegi pentsatu gabe.
Duela gutxira arte, erosketa mota honek denda fisikoarekin lotuta egon da soilik. Gaur egun, online dendetan gauza berbera gertatzen da. Bultzada-erosketa gauzatzeko offline eta online ingurunetan erabilitzen diren teknikak, ezberdintasun handiak dituzte. Baina guztiek helburu berdin batekin: kontsumitzailearen arreta bereganatzea.
Oraingoan, helburu hau lortzeko gehien erabilitzen diren teknikak ezagutuko dituzu, zure online dendan martxan jarri ditzazun. Bi multzotan sailkatuko ditugu: produktuaren kokapenari eta aurkezpenari dagozkionak bereiztuz.
Produktuaren kokapena
Online salmenta arloan, produktuaren kokapen egokia funtsezko faktorea dela argi dago. Baina, zertan arreta jarri beharko zenuke?
1. Artikulu garrantzitsuak hasierako orrian jarri
Nabarmendu nahi dituzun produktuak, hasierako orrian jarri itzazu. Bakar batzuk soilik, erabiltzailearen arreta deitu dezaten.
2. Eremu beroak kontuan izan
Denda fisikoek bezala, e-commerce-ek ere produktuak kokatzeko leku ezinhobea dute. Hain zuzen, pantailaren goi-ezkerraldea osatzen duen eremuari buruz ari gara.
Zer dela eta? Eye tracking bidez egindako ikerketen arabera, erabiltzaileak lehen aldiz begiztatzen duten aldea delako.
3. Garrantziaren arabera antolatu
Produktuen ordena berebiziko garrantzia du. Kategoria bakoitzeko artikulu garrantzitsuena lehen postuan ezarri ezazu.
4. Checkout prozesua
Orgatxoan dauden artikuluekin lotutako produktuak, checkout orrian jarri itzazu gomendio moduan. Honela, erabiltzailearen intereseko beste produktu gehiago saldu ahal izango dituzu.
5. Isolamendua
Artikulu bat bereizteko beste modu bat gainerakoetatik bakartzea da. Horretarako, 'Nabarmen' atal bat sortu dezakezu. Bestalde produktu horietarako landing page esklusiboak egin ditzakezu.
Produktuaren aurkezpena
Zure artikuluen ezaugarri bereizgarriak nabarmentzea berebiziko garrantzia du. Horretarako:
6. Irudi egokiak erabili
Guztiok badakigu artikulu ororen argazkiak xarmagarriak izan behar direla. Produktua kalitatezkoa izan arren, modu egokian aurkeztu beharko duzu.
7. Produktua nabarmendu
Ezaugarri paregabeak dituzten artikuluak nabarmendu itzazu. Nola?
Produktu-fitxaren tamaina handitu dezakezu, kolore ezberdin batekin bereiztu, etab.
8. Prezio eta deskontu psikologikoak ezarri
Prezio estrategia tradizionalak emaitza ezinhobeak lortzen dute, gaur egun ere.
Honalakoak erabili itzazu:
- "10 euroko deskontua" jarri " % 25 aurreztu" ordez.
- Prezio konparaketa egin; egungoa beheratua, aurrekoarekin.
- 19,99 €-ko prezioa jarri, 20 €-ren ordez.
9. Erabiltzaile-esperientzia optimizatu
Erabiltzaile orok erosketa-giroari garrantzia emango dio. Denda fisikoek, usainan, musikan eta bestelakoetan eragin ahal dute. Online dendek, ahalik eta garbien izan behar dira. Horretarako, iragarkiak, ekintzarako dei faltsuak eta erosketa oztopatzen duen oro saihestu beharko duzu.
Iturria:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/