E-mail marketina normaltasun berrian: nola egokitu zure estrategia?

estretegias-email-marketing-nueva-normalidad

Gizarte-urruntzearen ondorioz, markek negozio-estrategia eta komunikazio-kanalak egokitu behar izan dituzte. Ondorioz, marketin digitala aliatu onenetako bat bihurtu da txikizakako merkatarientzat, abantaila gehien eskaintzen dizkien metodoetako bat da eta. Email marketina nabarmendua izatea merezi du bere garrantzi bereziagatik. 

Zergatik? 

Kanpainen automatizazioa, segmentazio-gaitasun handia eta entzuleei helarazi nahi zaien mezua pertsonalizatzea bezalako onurak eskaintzen du estrategia honek saltoki txikiei. Ondorioz, errebote-tasa baxua gauzatzen da marketin digitaleko beste estrategia batzuekin parekatzen badugu. Gainera, web-trafikoaren %5-a eragiten du, batez beste. 

Gizartearen bizimodua ez da lehen bezalakoa, eta newsletterrak bezeroekin harremanetan jarraitzeko aukera eman die enpresei, zerbitzuak eta berritasunak komunikatzeko gaitasunari eutsiz.

Normaltasun berrian jarraitu beharreko e-mail marketineko 4 estrategia

Gaur egungo egoerak email estrategietan aldeketak egitera bultzatzen gaitu. Zure marka bereizteko eta zure negozioaren xede-publikoaren premia berriak asetzeko aukera berri bat moduan ikusi behar duzu. Zer estrategia jarraitu beharko dituzu eta zergatik?

1. Dibertsifikatze-estrategia

Garai honetan, kontsumitzaileek eroste-pentsamoldea aldatu dute. Eta konfinamenduan zehar egin izan duten bezala, online erosten jarraituko dute. 

Haien premiak aldatu dira. Horregatik, saltoki askok dibertsifikatze-estrategia martxan jartzea erabaki dute. Maskaren kasua aipa dezakegu arrakastatsu gisa. Ehungintza-enpresek bereziki, produktu-lerro berri hori markaturatzea eta email estrategia sendoen bidez komunikatzea erabaki dute. 

Zure negozioari dagokion egungo beharrak kontuan izan eta konponbideak eskaini itzazu.

2. Interakzioa 

Bezeroekin elkar eragiteko modua goitik behera aldatu da. Komunikazioak ez du okerrera egingo; baizik eta egiteko modua aldatuko da, behar bezala jardunez gero. Email marketina zure komunitatearekiko komunikazioa sustatzen izugarri lagunduko dizu. Kanpainen emaitzen bidez, kontsumitzaileen jokatzeko modu berria ezagutzeko tresna ezin hobea da. 

Bide onetik zoazela eta egokitzat jotzen dituzun aldaketak egin dituzula egiaztatzeko haien iritzia eskatu iezaiezu. 

Hurbiltasunez jardun ezazu zure kontsumitzaileekin, eta zuri erosten jarraitzen badute, edozein egoeraren aurrean zugan konfiantza dutela esan nahi du.

3. Promozioak 

Pertsona askoren ekonomiak kaltetuak izan dira. Hauek hobetzean, promozio berriak abiarazteko unea izango da. Zure kontsumitzaileek pozik jarrai dezaten eta zure negozioak hazten jarrai dezan, betiko harremana mantentzea izango da zure helburu nagusia. Beharrezkoa bada, pizgarrien bitartez lortu dezakezu, irabazietan eragozpenik sortzen ez badute, betiere.

4. Bihurketa 

Ekintza berri hauen ondorioz, bezerogai berriak erakarriko dituzu, eta konbertsioa helburu nagusi duten kanpainak abiarazteko aukera izango duzu. 

Horretarako, zure publikoak modu estrategikoan segmentatu beharko dituzu, zure kanpainak helburu desberdinen bidez optimizatuz. Posta elektronikoak pertsonalizatu itzazu, erabiltzaileak zure e-mailen bidez aintzat hartuta senti daitezen. Horrek, errentagarritasun handiagoa emango dizu.


Martxan jartzeko momentua da! Kontu hau berria bada zuretzat, gure email marketineko baliabideei behako bat ematea gomendatzen dizugu, zure lehen urratsak eman ditzazun.

Google-ek 3 tresna atera ditu txikizkako merkatari...
Bizum txikizkako merkataritzarako

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/