Reelen onurak zure sare-estrategian

600x338-px-9

2020. urtearen amaieran, Instagramek Reels funtzio ezaguna estreinatu zuen, TikTok-en oinarritutako modalitate bat, efektu bereziekin eta musikarekin bideo laburrak egiteko aukera ematen duena. Dakigunez, Instagram erabiltzaileekin hurbileko harremana izateko aukera ematen duen sare soziala da.

Eus-COMMERCEren post honetan, zure negoziorako Reel-ak erabiltzearen onurak eta abantailak azalduko dizkizugu. Ez ezazu galdu!

Bideoek gehienez 30 segundo irauten dute, eta 30 segundu oso denbora gutxi dirudien arren, neurri nahikoa da erabiltzaileen arretari eusteko. Storien stickean duzun musika sar dezakezu, klipak lerrokatu, bideo baten abiadura igo eta jaitsi eta tenporizadore bat gehitu, besteak beste.

Bideo bera storie-etan edo feed-etan partekatzeko aukera ematen dizu, edo nahi duzun erabiltzaileari bidal diezaiokezu, zure reel-en ikusgarritasuna biderkatzeko aukera emango dizu.

Reel-ek oso ondo funtzionatzen dute miaketa-fitxan, zure perfilean jarraitzaile ez diren erabiltzaileak erakartzeko. Beti bezala, ezinbestekoa da zure edukian traolak ondo erabiltzea, irismena handitzeko.


Hemen dauzkazu kontuan hartu beharreko zenbait tip, Reels zure eduki-estrategiari gehitu nahi badiozu:

1- Edukia aztertu.

Lortu inspirazioa erabiltzaileen eta beste marka batzuen bideoen joerak aztertuz.

2- Reels-ak azpititulatu.

Pertsona askok bolumena itzalita nabigatzen dute Instagrametik; horregatik, pertsona bat zure klipetan hitz egiten ateratzen bada, gomendagarria da azpitituluak eranstea. Horrela, bistaratze gehiago izango dituzu.

3- Eduki sortzailea eta dibertigarria sortu.

Reels-ak aukera ona dira zure markarekin lotutako material dibertigarria erakusteko.

4- Hezkuntza-edukia partekatu.

Reelekin, aukerak amaigabeak dira. Askotariko edukiak argitara ditzakezu, eta, besteak beste, zure jarraitzaileei trebetasun berriak irakatsi ahal izango dituzu.

5- Eszenaren atzean edukia konpartitu.

Lagundu entzuleei ulertzen nor dagoen kameraren atzean eta zergatik saltzen dituzun zure produktuak. Hori egitean, konfiantza sortu eta harreman hurbilagoa sortuko duzu.


Reels sortzeari esker, audientzia global batera iritsi ahal izango duzu, eta nor zaren eta nolakoa zaren erakutsi ahal izango diezu ezagutzen ez zaituzten pertsonei. Gainera, Instagrameko istorioetan ez bezala, Reels-ak ez dira 24 ordu igaro ondoren desagertzen, denboran zehar mantentzen dira, eta feed-ean ikus daiteke, portada polit bat gehituz.

Eduki erakargarria eta dinamikoa sortzen baduzu, aukera asko izango dituzu biraltasuna eta posizionamendua lortzeko.

Utzi zure irudimenari hegan egiten eta gauza berriak sortu. Laguntza behar baduzu, eus-COMMERCErekin jar zaitezke harremanetan. Zure negozioa digitalki bultzatzen lagunduko dizugu. Zain gaituzu! 


Iturria

Estatuko erabiltzaileen % 43k mugikorra erabiltzen...
Podcast-a, marketinaren apustu berria

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/