Publizitateko errealitate berria
Google cookie gabeko eskema berriaren ezarpena iragarri du 2023rako. Hala ere berripen hau 2024ra arte atzeratuko da. Google-n aldetik aldaketa honek erronka handia suposatuko du marka eta enpresa ezberdinentzat. eus-COMMERCEn gai honi buruz jakin behar duzun guztia kontatzen dizugu. Jarraitu irakurtzen!
Cookien helburua
Hirugarrenen cookien helburua webgune bat bisitatzen dituztenen datuak eta informazioa biltzea da, publizitate askoz pertsonalizatuagoa sortzeko. Hala ere, inplantazio honekin, konbertsio funnelaren etapa, kaptazioarena bereziki, kaltetua izango da. Erabiltzailearen partetik ez bada daturik iristen edo gure publizitatearekin ez badu elkarri eragiten, ez dugu estrategia arrakastatsu bat egiteko baliozko informaziorik lortuko.
Nola aurre egin cookien faltari zure negozioan?
Informazio hutsune hau osatzeko, Inboud Marketina da enpresak eta markak lagundu ditzakeen estrategia garrantzitsuena. Teknika hau eskainitako edukiaren kalitatearen arabera webgunera iristen diren erabiltzaileen datuak biltzeko gai da, haien datuak borondatez uzten baitituzte.
Testuinguru honetan, negozioek metodo eraginkorrak erabili eta garatu behar dituzte, beste modu baten erabiltzailearen portaera neurtzeko eta ulertzeko neurketa analitikoak ezarri ahal izateko eta estrategiak funtzionatzen badute jakiteko. Garrantzitsuena egoera erabiltzailearen pribatutasunean eragin gabe jarraipen bat egitea da.
Hauek dira konponbideetako batzuk:
- IKASKETA AUTOMATIKOA
Ikasketa automatikoa zure negozio ideian ezarri dezakezun marketin digitaleko estrategietako bat da. Irtenbide hori ez dago hirugarrenen cookies en mende, eta hirugarrenekiko esku-hartzerik ezaren balio hori ematen du.
- PERTSONALIZAZIOA DENBORA ERREALEAN
Beste tresna bat pertsonalizazioa denbora errealean da, baina aipatzekoa da zure negozio motaren arabera hobeto edo okerrago funtzionatuko duela. Zure bezeroak zu entzuteko prest egon behar dira. Konponbide honek bezeroekin denbora errealean elkar eragitea ahalbidetzen du. Twitch edo Instagram dira adibideetako bi.
- APP SORKUNTZA
Zure negozioarekin harremana duen app bat sortzea ideia oso on bat da, erabiltzaileen aktibitatea identifikatzen ahalbidetzen baituelako une oro. App bat sortu dezakezu, gailu mugikor bakoitzak bere identifikatzailea izango baitu, eta hau bezerogai baten mail helbide batera lotuta egongo da. Garrantzitsua da gogoratzea identifikatzailea ez dela Cookieless inguruneagatik afektatua izango, eta publizitatea programatikoaren alderdi garrantzitsua dela.
- SEGMENTAZIO PSIKOGRAFIKOA
Teknika hau erabilgarrienetarikoa da. Datuetan oinarritutako segmentazio psikografikoa merkatuen segmentazio teknika da, prozesu konkretu batzuk ahalbidetzen dituena: biltzea, atxikitzea eta bihurtzea. Segmentazio honen barruan kontsumo ohituretan eragina duten ezaugarri psikologikoen arabera antolatutako taldeak sortzen dira, balio handiko datu kopuru handia eskainiz.
Dudarik gabe erabiltzaileak boterea hartu du arlo komertzialean eta cookieless etorkizuna errealitate bihurtu da. Arazo hauek ekiditzeko garrantzitsuena zure negozioaren egoera hobetu ahal duten nobedadeen berri mantentzea da.
eus-COMMERCEn zure negozioan agertu ahal diren arazoean aurrean konponbide berriak ezartzen laguntzen zaitugu. Informa zaitez gure webgunean!
Iturra
Lotutako artikuluak
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/