ETEen %34ak oraindik ez ditu ordainketa digitalak onartzen

Noticias_eus-COMMERCE

Merkataritza elektronikoak, teknologiaren garapenak eta konponbide inklusiboek ETEen ekintzailetza eta berrikuntza baldintzak hobetu eta garatzera bultzatu dituzte ekonomia digitalaren arloan. Testuinguru honetan, kontsumitzaile gero eta digitalago batek bultzatuta, txartel bidezko erosketa aukera ordainketa mota erakargarria bihurtu da behar hauei erantzuna emateko. Gehiago jakin nahi duzu? Hurrengo eus-COMMERCE-ko albistean inplementazio hauen abantailak kontatzen dizkizugu. Jarraitu irakurtzen! 

Egoera estatu mailan 

Visaren Untapped txostenaren arabera, 20Bitseri aurreratua, estatu mailako saltoki txikien %66ak dagoeneko onartzen ditu ordainketa digitalak. Datu honek esan nahi du oraindik estatu mailan inkesta honetan parte hartu dituzten ETEen %34 batek oraindik ez duela kreditu edo debitu bidezko ordainketarik, mugikor bidezko ordainketarik edo QR kodeekin ordainketarik onartzen. Portzentai handi hau mantentzen ari da nahiz eta kontsumitzailea gero eta digitalago bihurtu.

"Eraldaketa digitalak inflexio-puntua ezarri du erosketak egiterako orduan eta ETE askok kontsumitzaile gero eta digitalagoari egokitzeko modua aurkitu dute, ordainketa digitalak aurkeztuz haien saltoki fisiko eta onlinetan" diote Visako iturriek. Gainera, aipatzekoa da ecommerce-a hazten dagoela estatu mailan eta erosketa masiboen sasoia aktibo dagoela. Egoera honetan, aurresuposatzen da ordainketa digitalak gero eta garrantzitsuagoak izango direla negozioen arrakastarako, iturri berdinek dioten bezala.

Bere aldetik Roberto Dorronsorok, Europako hegoaldean Visa Saltoki eta Egokitzapeneko arduradunak, hurrengoa azaldu du: "datuek azaltzen dute ordainketa digitalek ETEen hazkuntzan funtzio oso garrantzitsua jokatzen dutela, baina errealitateak dio oraindik saltoki ezkok ez dutela egoera honetan behar den heldutasun digitala". 

Txartel bidezko ordainketak, hiru abantaila ETEentzat 

  1. Finantzen kudeaketan laguntzen dute. Interesik gabe hainbat hilabeteetan zatitutako ordainketa motak finantziazio aukera ematen dio bezeroari. Honek, aldi berean, erosketa erabakian du eragina, erosleak bere finantzekiko kontrol handiagoa badu motibazio handiagoa ere izango baitu erosterako orduan.
  2. Erosotasuna, segurtasuna eta berehalakotasuna ematen dute. Erosotasuna bilatzen duenarentzat ordainketa errepikakorrak sortzeko aukera ematen du eta kontsumitzailearekin gertutasuna sortu. Inkestatutako ETEek segurtasuna jarri dute haien negozioetan ordainketa digitala ezartzeko arrazoi garrantzitsuenetarikotzat. Gainera, segurtasuna funtzeskoa da kontsumitzailean konfiantza sortzeko.
  3. Lehiakortasuna areagotzen dute. Kreditu eta debitu txartelen bidez online mugimenduak egiteko aukerak lehiakortasuna areagotzen laguntzen dizu, merkatu handi berri batera hurbiltzen zaituelako.

Merkatuaren etorkizuna 

 Uste da 2025. urterako merkataritza elektronikoa %22,6 bat haziko dela, estatu mailako retail salmenta guztien %58a izatera iritsi arte. Ordainketa digitalen etorkizuna hemen dago dagoeneko eta ETEetan izango duen inplementazioak denontzako onuragarria den ekonomia digital bat sortzen laguntzen du.

eus-COMMERCEn zure negozioaren lehiakortasuna hobetzeko behar duzun aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizugu. Informa zaitez gure webgunean!

Iturra

Nola dago retail merkataritza?
Publizitateko errealitate berria

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/