Zure saltokian email marketinga ezartzeak duen indarra eta balioa

email-marketina-saltoki-estrategiak-aukerak

 Gaur egungo testuinguruan, komertzio elektronikoa eta marketin digitala funtsezko bi oinarri dira, hazi eta kontsumo-ohitura berrietara egokitzen jakin nahi duen edozein negoziorentzat. Hainbat estrategia digitalen artean, email marketing-a nabarmentzen da: tresna indartsu, eskuragarri eta errentagarria, batez ere lehen urratsak ematen ari diren tokiko saltokientzat. eus-COMMERCEn, prest gaude zurekin batera pauso bakoitza emateko, kanal hau arrakastaz martxan jar dezazun.

Zer da email marketing-a eta zergatik da ezinbestekoa? 

Email marketing-a da zure markarekiko interesa azaldu duten pertsonei mezu elektronikoak bidaltzea, harreman zuzena, mezuen pertsonalizazioa eta eraginkortasuna uztartuz. Beste komunikazio-kanalekin alderatuta, hainbat abantaila nabarmen eskaintzen ditu: audientziaren eta komunikazioaren gaineko kontrol osoa bermatzen du, algoritmoetatik independente izanik eta inbertsio txikiarekin errentagarritasun handia eskainiz.

Era berean, emaitzak eta datuak unean bertan aztertzeko aukera ematen du, zure kanpainak etengabe hobetzeko bidea emanez. 

Email marketing-aren abantaila nagusiak tokiko saltokientzat 

  • Harreman zuzena eta pertsonalizatua: Bezero bakoitzaren interes eta portaeretara egokitutako mezuak bidal ditzakezu, leialtasuna eta konfidantza sendotuz.

  • Errentagarritasun handia: Inbertitutako euro bakoitzeko itzulera beste estrategia askoren maila baino handiagoa da.

  • Neurketa eta optimizazioa: Plataformek datu zehatzak eskaintzen dituzte: irekitze-tasak, klikak, konbertsioak..., zure kanpainak hobetzeko helburuarekin.

  • Automatizazioa: Ongi-etorri mezuak, oroigarriak edo promozio pertsonalizatuak programa daitezke, baliabideak aurreztuz eta eraginkortasuna handituz. 

 Adibide praktiko batzuk tresna martxan jartzeko

  • Ongi-etorri mezuak: Newsletterrean izena ematen duten edo kontu berria sortzen duten bezeroei lehen mezu bat bidaltzea garrantzitsua da. Konfiantza sortzeko eta lehen erosketa bultzatzeko une egokia izan daiteke.

  • Promozio eta eskaintza bereziak: Urteko une estrategikoak aprobetxatzea (jai-egunak, beherapen garaia, urteurrenak) salmentak aktibatzeko eta bezeroa berraktibatzeko.

  • Abandonatutako erosketa-orgatxoak: Erosketa osatu gabe utzi duten pertsonei gogorarazpen-mezua bidaltzea salmenta galduak berreskuratzeko tresna bikaina izan daiteke.

  • Albisteak eta baliozko edukiak: Zure sektoreari buruzko informazioa partekatzea: aholkuak, erabilera-gomendioak, berrikuntzak edo arrakasta-kasuak, harremana mantendu eta marka-irudia sendotzeko.

 Email marketineko abiapuntu tresna egokienak

Hasiera emateko, ez duzu behar teknologia aurreratuen ezagutzarik edo inbertsio handirik. Hona hemen erraz erabiltzeko moduko eta doako edo prezio apaleko planak dituzten plataforma batzuk, probatu hauek:

  • Mailchimp: Hasiberrientzat aproposa, interfaze intuitiboarekin eta doako planekin.

  • Brevo: Emailaz gain, SMS eta kanal anitzeko aukerak eskaintzen ditu, aukera malgu eta eskalagarriak.

  • MailerLite: Erabiltzeko oso erraza, drag & drop editorearekin eta funtzionalitate sendoekin.

  • Benchmark Email: Txantiloi profesionalak eta emaitzen jarraipen argia, kanpainak hobetzeko baliagarria izan daiteke.

 Zure kanpainen arrakasta handitzeko aholku batzuk

  • Zure kontaktuen zerrenda zatitu: Interesen, kokapen geografikoaren edo portaera komertzialaren arabera.

  • Oreka lortu: Mezuen maiztasun orekatu batek interesa mantentzen laguntzen du.

  • Diseinua zaindu eta mugikorretara egokitu: Posta elektronikoen %60 baino gehiago telefono mugikorretik irekitzen dira.

  • Erabili ekintzarako dei argiak (CTA): Helburu zehatza duten esaldiak erabili, hala nola "Erosi", "Ezagutu" edo "Parte hartu".

  • Probak egin eta datuak aztertu: A/B testak aplikatuz jakin dezakezu zer motatako mezuak funtzionatzen duten hoberen.


Email marketing-eko estrategia bat abian jartzeak hasieran zaila eta nahasgarria dirudi, baina tresna egokiak erabiliz, zure saltokiarentzako gailurik fidagarriena bihurtu daiteke. Bezero berriak erakartzeaz gain, haien leialtasuna sendotzen lagunduko dizu, eta, era berean, zure salmentak eta markaren arrakasta nabarmen areagotuko da. eus-COMMERCEtik bultzatzen zaitugu prozesu horretan ausart eta irmo pausoak ematera; abiatu zure email marketing-eko bidea, eragin handia lortzeko prest!

Nola eralda dezakeen storytelling-ak zure saltoki ...
Merkataritza txiki orok 2025ean erabili beharko li...

Lotutako artikuluak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://euscommerce.eus/